Prentsa ohar baten bidez, Optikari Optometristen Kontseilu Orokorrak gogora arazten du aurremontatutako betaurrekoak ordezko betaurreko gisa erabili behar direla soilik. Betaurreko hauen ohiko erabilerak ikusmen arazoak sor ditzake, hala nola, buruko mina eta zorabioak besteak beste. Arazo hauek produktu hauek neurri estandarrekin eginak direlako, bai graduazio eta baita muntaia aldetik, eta ez pertsona bakoitzak behar duen neurrira. Gainera, erabiltzen diren materialak oso kalitate baxukoak izan ohi dira. Lenteei dagokionez, injektautako plastikoa oso merkea suertatzen da, baina lente hauek kalitate optiko eskasa dute.
Betaurreko hauek erabilera puntualetarako balio dute: adibidez, kotxearen guanteran gordetzeko aproposak lirateke, gure ohiko beturrekoak eskura ez baditugu larrialditik irten ahal izateko.
Gogoratu halaber, merkatu edota bazarretan ez dela erostea gomendatzen eta orokor, baimenik gabeko beste edozein kanaletik. Gutxienez, CE onespen zigilua eta graduazioa erabilera liburuxkan garbi agertu behar dutela.
Jatorrizko prentsa oharra gaztelaniaz hemen aurki daiteke.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak