Adolfo Dominguez junior betaurrekoak koloretsu eta alai datozkigu aurten ere. Koloreak argi eta biziak dira nagusi: gerrezi gorrik, urdin sakon, berde bizi…era atsegin eta erakargarrian nahastuta.
Erakargarriak
Erliebedun hagatxoak beren kolore eta diztira bereizigatik deigarriak suertatzen dira. Badira koloretako mosaiko itxurakoak, baita lerro zuzen eta paralelodun oihal itxurakoak ere. Aipatzekoak ere modelo asimetrikoak, hau da: ezker-eskuin hagatxo edo edergailu kolore ezberdinak dituztenak, bereiziak benetan!
AD Junior markaren logoa hagatxoen aurrekaldeko zatian datorkigu kokatuta, betiere era xumean. Koloretako bukaera piezek ere, hagatxoen kolore osagarriz eginak, itxura jostakor eta dibertigarria ematen diete sail honetako modelo ezberdinei.
Kalitate ezaguna
Haurrentzako betaurrekoak diseinatzea ez da neurri txikiko betaurrekoak diseinatzea. Aitzitik, haurrek beren behar zehatzak asetuko dituzten modeloak behar dituzte: adibidez, sudurreko hezurra garatu gabe dutelako, hau kontutan hartzen duten zubiak diseinatu behar dira, ondo asentatu diezaien. Bestetik, haurrek behar duten erosotasuna lortzeko hagatxo guztiak elastikoak dira. Honela, pieza hauek eraginkorrago eta indartsuago eginez.
Xehetasun guzti hauek garrantzi handikoak dira, eta nabari da etxe honek produktu eroso, seguru, arin eta erakargarriak sortzeko egiten duen apustu garbia.
Modelo ezberdinen galeria eta gero sail hau ezagutzeko aukera duzue jarraian datozen irudietan.
Dagoeneko eskura ditzakezu sail honen edozein betaurreko gure optikan.
Adolfo Dominguez Junior betaurrekoak: euskarri saila
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español