Lacoste: unconventional chic
Guztion ezaguna da Lacoste: René Lacoste tenis jokalariak sortutako krokodrilo famatuaren marka hainbat arlotan berritzailea izan zen: hala nola kirolaren teknika, material eta modan benetazko iraultza suposatu zuen bere garaian.
Lacoste betaurreko graduatuak ideia berritzaile hauen oinordeko zuzenak dira: adin ezberdinentzako kalitate handiko euskarri sail ederra dakargu, gaztetxoentzako betaurrekoetatik hasita emakume eta gizon helduenetara. Guztiek dute hiri kutsuko ikutu “chic” nabaria Unconventional Chic, beraien esanetan, zeinetan hasieratik garbi dagoen Lacoste etxeko produktu baten aurrean gaudela: kalitate zaindua, estetika garbi eta landua eta hagatxoetan ikus dezakegun krokodrilo zaindariaren presentziak hala adierazten digu okerrik gabe.
Gaztetxoentzako betaurrekoen artean kolore alaiak dira nagusi. Modelo hauetarako oso materia arinak aukeratu ditu etxeak: TR90 eta inguruko polimero sendoak. Helduentzako betaurrekoetarako, aldiz, material klasikoagoak aurkitu ahal ditugu: altzirua eta zelulosako azetatoa izaera nobleagoa dute eta denbora pasa hala bere itxura eta diztira ederki mantentzen dute; honek esan nahi du etorkizunean ere betaurreko hauek berritzat hartuko ditugula.
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Gure betaurreko markak
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español