Titanflex
Titaniozko betaurreko elastikoak
Eschenbach etxe alemanak sortutako titanflex betaurreko saila, bertan sortutako material bereziz eginda daude: titanio elastikoa. 1988 urtean sortutako material honek hainbat abantaila ditu betaurrekogintzarako eta gaur egun betaurrekoak sortzeko materialik onena del pentsatzen dugu optikari askok.
Eschenbach etxeak eskarmentu handia du betaurrekogile gisa eta Titanflex betaurrekoez gain Brendel eta JOS euskarri sailak ere ekoizten ditu, guztiak kalitate handiko materialak oinarri dutela: altzairua, titanioa eta azetatoa.
Titanflex: titanio elastiko memoriaduna
Titanflex, berez, titanio aldaera berezi bat da: malgukiak giteko erabiltzen den altzairua baino 10 aldiz elastikoagoa den materiak honek, behin eta berriro bere hasierako forma berreskura dezake deformazio handiak jasateko gai delarik. Honela, betaurrekoak sortzeko diten abantailak handiak dira:
- Oso material gogorra eta erresistentzia handikoa
- Oso arina da
- Ez da erdoiltzen
- Antialergikoa
- Elastikotasun handia du
Memoriadun materiala dela esaten dugu: hasierako itxura berreskuratzeko gai da eta deformazio handiak jasan ditzake puskatu gabe. Eguneroko bizitzan honek abantaila garbiak ditu: batetik gure aurpegian ez du arrastorik uzten, euskarriak presio malgua egiten duelako. Bestetik oso gutxitan estutu edo neurrira jarri behar dira. Gainera, Titanioa erdoilgaitza da: lehen egunean bezain distiratsu eta erakargarria mantenzen da urteak pasa hala.
Titanflex betaurrekoak: euskarri saila
Gehienbat gizonezkoei zuzendutako euskarriak ditugu Titanflex betaurrekoak:
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Betaurreko graduatuak: gure markak
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español