2012ko Irailaren 1etik aurrera, BEZaren igoeraren eraginez honako BEZ tipo hauek aurkitu ahal ditugu optikako artikuluen artean:

  • %10 eko BEZa:  lehen %8 an zegoen BEZ murriztu hau, graduazioarekin lotutako osasun-produktuei dagokie: Euskarriak, lenteak, ukipen-lenteak, ukipen-lenteentzako mantenu likidoak. 
  • %21 eko BEZa. BEZ orokorrak , oro har, graduazioarekin zuzenean erlazionatzen ez diren produktuei dagokie: Eguzkitako betaurrekoak, betaurreko garbikariak-a, betaurrekoentzako zorroak, lokarriak, audiofonoetarako pilak, eta abar …

BEZen igoera hau makroekonoikoki eta, batez ere, banakako eta sendiko ekonomia mailan oso garai beltzak bizitzen ari garen garaian datorkigu. Hau da, beharbada, prezioak igotzeko garairik desegokiena eta, beraz, prezioak BEZ berriaren ondorio bezala ez direla igoko erabaki dugu: dauden bezala geratuko dira eta hala mantenduko ditugu posible den bitartean, azken urteetan egin izan dugun bezala.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!