Ikusezinak dira, sarkorrak eta gure begiak eta gure azala arriskuan jartzen dituzte. UM (UltraMore) izpiak dira.

IKUSEZIN ETA KALTEGARRI

UM izpiak bereziki ozono-zuloaz hitz egiten hasten dugunetik aurrera garrantzi handiagoa hartu dute, orain dela hamarkada gutxi batzuk. Ordurarte, ezezagun samarrak ziren gure artean.

Jende gehienak badaki UM izpien esposizioaren eta azaleko arazo batzuen arteko lotura badela: epe motzean azalaren gorritasunetik edo eguzki-erreduretatik, epe luzera gertatzen diren zahartze goiztiarrera eta asaldura kantzerigenoetara arte.

Baina zer eragin dute UM izpiek begietan?

Espektro elektromagnetiko ikusgaia

Izpi UltraMoreez gain badira beste eguzki izpi kaltegariak

Eguzkiaren izpi ultramoreak gure begi eta azalarentzat arriskutsuak direla aspaldi dakigu.

Orain, gainera, beste izpi batzuen arriskuak identifikatzen hasi gara: bereiziki argi urdina eta argi infra-gorria.

Izpi hauen eragina kontutan hartzea garrantzitsua da gure bizimodu eta ohitura aldaketa eta bizi-itxaropen luzeagoa dugunean.

Ezin dugu ahaztu, halaber, nutrizioak gure ikusmenean duen eragina, eta orohar, gure osasunean duen garrantzia handia dela.

Dena den, eguzkiaren babesari dagokionean, eta gai hau gehiegi ez nahastearren, eguzkiaren UM izpiek duten eraginez arituko gara: zein da arriskua eta nola saihestu.

Begien eguzki-babesa. Jakin beharreko 10 gauza:

  • Gure begiek eguzkiaren erradiazioaren zati bat besterik ez dute ikusten, “argia” deitzen dioguna da. Gainerako erradiazio hau ikusezina da guretzat: ezin dezakegu ikusi, baina bere ondorioak nabari ditzakegu.
  • Lur azalera iristen den UM erradiazioa UM-A eta UM-B izpietan sailka ditzakegu. UM-A izpiak UM-B-ak baino ahulagoak dira, baina ehunak (azal eta begi) aisago zeharkatzen dituzte.
  • Azal askok eguzkitako izpiak islatzen dituzte eta UM erradiazioa handitzera laguntzen dute. Adibidez: lurzoruak eta urak %10 handitzen dute erradiazioa. Hondartzako hondarrak, % 15. Itsasoko aparrak, % 25. Elurrak % 80-raino.
  • UM indizea lurrazalean begie eta azalarentzat kaltegarria den UM izpi kopuaren aurresana da. Zenbaki altuagoak arrisku handiagoa esan nahi du.
  • Oro har, hodeiek UM kantitate txikia iragazten dute, beraz lainotutako egunak ia eguzkitsuak bezain arriskutsuak dira.
  • UM erradiazioaren efektua metatzen joaten da; hau da, halabeharrez metatzen ari da gure bizitza guztian zehar.
  • Efektu horiek ezin daitezke konpondu eta tipikoki adin helduan azaleratzen zaizkigu.
  • Esposizio horren zati handiena kalteberago eta sentiberagoak garenean gertatzen da: haurtzaroan.
  • Epe motzera (minutu-orduak) izpi hauekiko esposizioak eragozpenetik mineraino doan kaltea sor dezake: begien gorridura eta handitzea, argiarekiko intolerantzia, eta, kasu larriagotan fotoqueratitis-ak (aldi baterako ikusmenaren galera eta mina sortzen du).
  • Epe luzera, erradiazio honek pterigium-a, karatatak eta DMAE-a sor edota larriago bihur ditzake, baita ere betazaletako minbizi tipo desberdinak.

BERRI ONAK

Aurkako efektu hauek guztiak aurrez ikus daitezke. Guri dagokigun eremuan, babes okularra, errez samar eta oso eraginkorra da:

  • Eguzkitako betaurreko on batzuek UM-A eta UM-B izpiak iragazi behar dituzte.
  • Kalitate eta segurtasun-proba zehatzak gainditu behar dituzte (ANSI, ISO) eta kalitate zigiluak lortu (CE).
  • Aski zabal edota inguratzaileak (alboetatik batik bat) izatea komenigarria da, angelu ezberdinetatik babes dezaten.
  • Leiar ilunak izaterik ez da beharrezkoa, ez bait dute nahitaez gehiago babesten. Iragazi kategoriei buruz argibide gehiago.
  • Polarizatutako eta lente fotokromatikoek, gainera, beste ezaugarri oso interesgarri batzuk eskaintzen dituzte.
Ukipen lenteen artean ere badira UM iragazidunak, baina, betaurrekoak ez bezala, ez dituzte betazalak babesten eta, hortaz, haiek kanpokaldean eguzkitako betaurrekoekin batera erabiltzea gomendatzen da. Nolanahi ere, babes handiagoa eskaintzen dute kostu gehigarririk gabe.
Jendea gero eta gehiago informatuago dagoen garai hauetan eta geroz eta zorrotzagoa izan arren, kezkagarria da gure azalaren babesaz arduratzen garen bezala, gure begiena aintzat ez hartzea. Gure inguruan, asko dira bere eguzkitako betaurrekoak, azoka txiki, bazarrak, drogeriak eta kontrolik gabe eskaintzen dituzten gainerako establezimenduetan erosten dituztenak.
Optikari-optometristaek eta osasun-autoritateek dute informatzea eta erabiltzaileak heztea erantzukizun handia. Gure begiak eguzkitik babestea erraz, eroso eta dibertigarria da.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!