Optikan erositako eguzkitako betaurrekoen iragazi kategoria, etiketa, berme edo bereizgarri batetan agertzen den 0 eta 4 arteko zenbaki bat da. Zenbaki honi iragaziaren kategoria deitzen diogu, eta jarraian ikusiku duzue honen esanahia.

ISO 8980-3 arauari jarraiki, Optikariek eguzkitako iragaziak 5 talde ezberdinetan sailkatzen ditugu bere intentsitatearen araberan. Hau da: hauen kolorea kontutan hartu gabe (berdea, grisa, marroia…) gure sailkapenak lente argiago eta ilunagoak bereizten ditu.

Edozein eguzkitako betaurrekok bete beharrekoa

Badira eguzkitako iragazi guztiek bete beharreko ezaugarri batzuk, hala nola:

  • Argiaren transmisioa %3-100 artekoa izan behar du.
  • UM iragazia: gutxienez %99
  • Bestelako ezaugarri komunak: errendimendu optiko akatsgabea, bateragarritasun fisiologikoa, sukoitasun eza, erresistentzia mekaniko aproposa eta CE markaketa.
  • Honez gain, betaurrekoarekin batera doakizun liburuxkan, lenteen iragazi kategoria, erabilera eta ardura egokiari buruzko gomendioak irakurri ahal izango dituzu.

Sailkapen honek hainbat gauzatarako balio digu: batetik, lenteen arteko konparaketa erraztu egiten du eta bestetik aukera ezberdinen erabilera eta mugak zeintzuk diren argitzen laguntzen digu, zein kolorekoak diren kontutan hartu gabe.

Honela askotan jasotzen dugun galdera bati erantzuna eman diezaiokegu:

¿Iragazi maila altuagoko betaurrekoek babes maila handiagoa dute? hau da, 4 kategoriako lente batek 3 kategoriakoak baino gehiago babesten du?

Ez, bien babesa berdina da! bien artean dagoen alde bakarra 4 kategoriakoa ilunagoa dela eta 3 kategoriakoa argiagoa dela. Orain, egia da baita ere 4 kategoriako lenteak muturreko baldintzak (tenperatura eta argitasun aldetik) jasateko diseinatzen dituztela eta baliteke material aldetik bai lentea eta bai euskarria ere sendoagoak edo batelako abantailak izatea.

Eguzkitako iragazien taula eta gomendatutako erabilerak

Eguzkitako iragazien sailkapena bere intentsitatearen arabera, kategoria ezberdinetan sailkatuta

Lente fotokromatikoak, bestalde, kaleko argiarekin ilundu egiten dira eta, aldiz, berriro argitzen dira barrukaldean. Lente hauei bi kategoria ezberdin dagozkie, bata argi daudenerako eta bestea aktibatuta daudenerako (ilunak). Ohikoa da lente hauek 0-3 zein 2-4 kategorikoak izatea.

Gidariak, erne!

Eguzkitako betaurreko guztiak ez dira egokiak gidatzeko. Bereiziki, egunez gidatzeko eskatzen zaien gutxieneko transmisioa %8 da. Hau da: 0-3 kategoriakoak. Hala ere, badira 0-3 kategoriako lenteak, seinaleak era egokian antzematen laguntzen ez dutenez gero gidatzeko desaproposak direnak.

Gauez gidatzeko balio dutenek, gutxienez %75ko transmisioa izan behar dute. Beraz: 0 kategoriako guztiak eta 1 kategoriakoak izan ahal dira.

Optikari-optometrista bezala, bezero bakoitzaren erabilera, jarduera, behar eta gustuei egokitzen diren eguzkitako iragaziei buruzko aholkuak eman eta egokitzea da. Galde iezaguzu.

 

 

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!
Begien osasuna Eguzkitako betaurrekoak: iragazi kategoriak eta gomendatutako erabilerak