Udaran zehar denek erabiltzen ditugu gure eguzkitako betaurrekoak. Udazken, negu eta udaberriak, aldiz, izkuturik igarotzen dituzte hurrengo udara inguratu artean lo gozo-gozo.
Gure begiek, gorputzeko organorik sentikorrenek, ez al dute beraien babesaren beharra urte osoan zehar? baiezkoan gaude, eta horregatik idatzi ditugu eguzkitako betaurrekoak urte osoan zehar erabiltzeko 10 arrazoi naguziak. Hemen dira:
1. Udara bukatu da. UM erradiazioa, ez
Eguzkia amaierarik gabeko argi eta bero iturri da.. baita guregana iristen diren erradiazio kaltegarriena ere: UltraMore izpiak (aurrerantzean UM). Izpi ikustezin hauek hainbat arazo sortzen dizkigute: azalean zimurrak, erredurak, kolorazio aldaketak eta azaleko minbizia; begietan kataratak, DMAE, pterigiona… zerrenda luzea eta da, gogogabetzen gaituen horietakoa.
Jakina da UM izpi indizeak udaran altuagoak direla. Gainera garai honetan kanpoaldean denbora gehiago pasa ohi dugu: bi faktore hauen eraginez erradiazioaren erasoa handia da babes neurririk hartzen ez badugu.
Baina ezin dugu ahaztu eguzkia urte osoan zehar zeruan dabilela. Eta urte osoan gure onerako zein guretzat kaltegarri diren izpiak igortzen dizkigu. Ongarriak direnak aprobetxa ditzagu eta kaltegarriak direnez babes gaitez!.
- Adibide bat: 28/10/2014, ohiko urriko egun baterako Euskalmeten UM irgarpena. Eguneko erdiko ordutean UM erradiazio maila ertaina da. UM erradiazioa ez da udaran bezain indartsua, baina ez da beste urtaroetan desgertzen.
2. Eguzkia ahulagoa da, baina deserosoagoa ere bai
Eguzkiak ibilbide motzagoa egiten du zeruan (egunak motzagoak direla nabaritzen dugu) baina horizontetik gertu. Horregatik deserosoagoa suertatzen da: argiak buruan jo beharrean aurpegian zuzenean jotzen digu. Plano horizontaletan gehiago islatzen da begian gehiago sartu eta mingarriagoa suertatzen da. Garai hauetan jende gehiagok du eguzkiak itsutu egiten diolaren sensazioa.
3. Gidatzeko segurtasun gehiago urte osoan zehar
Aurreko puntuarekin erlazionatuta eguzkia deserosoagoa da eta gidatzen ari garela gure ikusmena ezgaitu egin diezaguke. Jende askok laneraino gidatzen du egunero eta nahiz eta ibilbide hauek ez diren luze eta nekagarriak, arriskutsuagoak direla frogatu da behin eta berriz. Eguzkitako betaurreko egoki batek ikusmena, kontrastea eta koloreak bereizten lagundu, eta konzentrazioa hobetu egiten du errepidean gerta daitekeenari erantzun azkarragoa eman diezaiogun.
4. Haizea, hotza eta alergenoen kontrako babesa
Haizeak eta hotzak gure begiak kaltetu egiten dizkigu. Gainera, urteko edozein urtarotan gerta dakiguken alergiarik badugu ere eguzkitako betaurrekoek babes fisiko garrantzitsua eskentzen digute.
5. Begien inguruko azala ere babesten dute
UM erradiazioak ez ditu gure begiak bakarrik kaltetzen. Gure begien inguruko azala eta betazalak bereiziki sentiberak dira: zimurrak sortu eta areagotu egiten ditu eta azaleko minbizia sortzeko moduko kalteak sor ditzakete UM izpiek. Eguzkitako betaurrekoek oso eraginkorrak dira begiaren inguruko azala babesten.
6. Begiaren hezetasuna mantentzen laguntzen dute
Udazken eta neguko egun askotan aireko hezetasuna udaran baino txikiagoa d: airea lehorrago dago. Geroz eta jende gehiagok nabaritzen duen “beg lehor” sintomarik baduzu, deserosoago sentituko zara aire lehor eta hotz hoekin. Gainera, etxeako edo laneko berogailuak ere airea lehortu egiten du sintomak areagotuz. Zure eguzkitako betaurrekoek begiko hezetasuna mantentzen laguntzen dute, sintoma hauek arinduz.
7. Neguko kiroletarako ezinbestekoak
Neguko kirorak muturreko baldintzatan egin ohi dira eta babes egokia ezinbestekoa suertatzen da. Elurrak eta izotzak erradiazioaren zati handi bat islatu dezakete, ispilu baten antzera. Gainera, UM erradiazioa %10 igotzen da 1000 metroko garaiera igotzen dugun bakoitzeko. Bestetik, babes fisikoa ere garrantzitsua da begia lehortu eza dadin eta giroan diren partikula ezberdinaz (izotza) babesteko.
8. Inpaktuen aurkako babesa
Ez bakarrik tipikoki neguko kirola, baizik eta orokorrean edozein kirol ekintzan eskeintzen duten babesa fisikoa oso garrantzitsua da, iragazi bezala duen babesarekin batera.
9.Begi argiek babes gehiago behar dute
Begi argiak dituztenek eguzkitik babesten gaituen melanina deitzen den pigmentu iluna baten kantitate txikiagoa dute. Begi argidunek eta azal argia dutenek (fototipo I y II), beraz, begi edota azal ilunagoa dutenek baino babes handiagoa behar izaten dute. Gainera, babesik ezean DMAE sufritzeko aukera gehiago dute.
10. Haurrek babes handiagoa behar dute
Haurren begiak helduen begiak baino sentiberagoak dira UM erradiazioarekiko. Honek ez du esan nahi eguzkiaren argitan deseroso egoten direnik (deserosotasuna ezberdina da) baizik eta erradiazioak beraiengan adineko jendearengan baina eragin handiagoa duela. Honek ondorio larriak izan ditzake luzarora, zeren haurren begiek eta azalak bere kabuz babesteko erarik ez duenez, haurtzaro garaian pilatzen dugu gure bizitza osoan jasango dugun UM erradiazio kopuru handiena. Betaurreako egokiak erabiltzea oso garrantzitsua da haurren kasiuan.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak