
INVU eguzkitako betaurreko ultra-polarizatuak
INVU Suizako Swiss Eyewear Group enpresak sortutako eguzkitako betaurreko sail berria da. Sail honek garestiagoak diren beste eguzkitako betaurreko sortetan ikusi ohi ditugun abantailak eskeintzen dizkigu, salneurri apalagoan.
Bereiziki, INVU eguzkitako betaurrekoak beren teknologia ultra-polarizatuarengatik dira famatuak: lente polarizatu hauek, ohikoak diren abantailez gain beste bereizitasun batzuren jabe ere badira. Ikus dezagun zertan diren bereziak lente hauek:
INVU markaren aurkezpen bideoa
INVU lenteen anatomia: nolakoak dira lente ultra-polarizatuak
INVU betaurrekoen lenteak simetrikoki eratu diren hainbat xafla ezberdinez osatuta daude. Polarizazio nukleoaren inguruan antolatutako 9 xafla hauetako bakaoitzaren eginkizuna jakina da eta guztien ekintzaren ondorioz emaitza paregabea eskeintzen dute.

1. Polarizazio Nukleoa
Lentearen erdiko geruza da. Azal horizontaletan eratzen diren isla deserosoak iragazi egiten ditu: lur, asfalto, hondar, uretan, etab…
Polarizazio nukleoaren ondorioz islarik gabeko ikusmen garbi eta erosoagoa lortzen da.
jQuery(document).ready(function( $ ) { $(window).load(function () { $('#cwp_hq_et_pb_baslider_1').eq(0).twentytwenty({ default_offset_pct: 0.5, orientation: 'horizontal', }); $('#cwp_hq_et_pb_baslider_1').eq(1).twentytwenty(); });
});
[/cwp_hq_et_pb_baslider]
2. Iragazi kolore indartzailea
Eguzkitako betaurreko batzuek koloreak ahuldu egiten dituzte. Makaldutako kolore hauek ikusmena aldatu egiten dute kontrastea gutxituz.
INVU betaurrekoek koloreak indartzeko diseinatu den iragazia dute: honela, koloreen ikusmena hobetu egiten da eta kolore naturalagoak lortu.
jQuery(document).ready(function( $ ) { $(window).load(function () { $('#cwp_hq_et_pb_baslider_3').eq(0).twentytwenty({ default_offset_pct: 0.5, orientation: 'horizontal', }); $('#cwp_hq_et_pb_baslider_3').eq(1).twentytwenty(); });
});
[/cwp_hq_et_pb_baslider]
3. UM iragazia
Polarizazio nukleoaren alde banatan aurkitu dezakegu iragazi hau. Bere eginkizuna: UltraMore argi mota guztiak iragazi: UM-A, UM-B eta UM-C.
“Laino” efektua desagertaraztearen arduraduna ere bada.

4. Talken aurkako xafla babeslea
INVU lenteek talken aurkako bi xafla babesle dituzte.
Geruza hauei esker INVU lenteak ia apurtezinak suertatzen dira.
jQuery(document).ready(function( $ ) { $(window).load(function () { $('#cwp_hq_et_pb_baslider_5').eq(0).twentytwenty({ default_offset_pct: 0.5, orientation: 'horizontal', }); $('#cwp_hq_et_pb_baslider_5').eq(1).twentytwenty(); });
});
[/cwp_hq_et_pb_baslider]
5. Marren aurkako geruza babesleak
Lentearen bi azalak babesten dituzten geruza hauek lentearen osotasuna eta ikusmen kalitatea bermatzen dute.
Gogortasun handiko bi geruza hauek lentearen itxura eta errendimendua luzaroan mantentzeko gai dira.
jQuery(document).ready(function( $ ) { $(window).load(function () { $('#cwp_hq_et_pb_baslider_7').eq(0).twentytwenty({ default_offset_pct: 0.5, orientation: 'horizontal', }); $('#cwp_hq_et_pb_baslider_7').eq(1).twentytwenty(); });
});
[/cwp_hq_et_pb_baslider]
Abuztuko eskeintza: INVU eguzkitako betaurreko guztiak salneurri berezian: 49,90 €
Zatoz bisitatzera
Donostiako Egia auzoan aurkituko gaituzu. Hain zuzen, Mandaseko Dukearen Pasealekua, 51. Tabakalera eraikinaren pare-parean.
Linazasoro Optika
Gure eguzkitako betaurreko Polarizatuak





Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español