Serengeti eyewear

Fotokromatikoak eta polarizatuak.

Eguzkitako betaurreko onenek ikusmen aparta eskeintzen dute

1902 urtean hasi zen guztia. Corning laborategiak bereiziki gidatzeko diseinatutako lente bat sortu zuenean: kolore guztiak iragazten zituen lente hark; berdea, oria eta gorria – semaforoen koloreak – ezik. Honela jaio zen Serengeti.
Ordutik zure ikusmenarentzat oztopo izan daitekeen edozein gauza deuseztatzeko lanean dabil Serengeti, etengabe bere lenteak hobetuz. Kaltegarriak diren eguzki izpiak iragazteaz gain, Serengeti eguzkitako betaurrekoak kontrastea handitu, begien nekea arindu eta argi baldintza aldakorrei automatikoki egokitzen dira. Ez da harritzekoa mundu osoan lortu duten ospea, ezta ere gidarien artean betaurrekorik onenak bezala hartzen direnik ere.

Mundua, orain arte ikusi ez duzun moduan

Beste edozein eguzkitako betaurrekorekin baino kolore erakargarriagoak eta xehetasun handiagoz ikusi ahal izango duzu guztia.

Zer dute berezia Serengeti eguzkitako betaurrekoek?

Edozein eguzkitako betaurreko janztean nabaritzen duguna zera da: nolabaiteko iluntasuna. Hau da, gure begiak iluntasun maila ezaberdinak izan ditzaketen leiarren itzalean jartzen ditugu. Aldiz, Serengeti betaurreko bat probatzean sentitzen duguna erabat bestelakoa da: ikusmen argiagoa, zehatzagoa, erosoagoa, argi garden batez ikusten dugu guztia.

Ez da magia: urte askotako ikerketen fruitua da, Serengetik “Espektroaren Kontrola” deritzona, hau da: ikusmenerako baliagarriak zaizkigun uhin-luzerak indartu eta kaltegarriak diren uhin-luzerak iragazi.

Matt Wright, australiako abenturazale eta National Geographic-en kolaboratzailearen esanetan “Edozein gauza egiten duzula ere, betaurreko onenak dira”. Berak ondo daki: edozein argi baldintzatan garbi ikusi behar du bere eguneroko abenturetatik bizirik irten nahi badu.

 Serengeti eguzkitako betaurrekoak teknologia hauez baliatzen dira

Fotokromatikoak

fotokromatikoak

Serengeti betaurrekoak argi baldintza ezberdinetara egokitzen dira automatikoki: argitasun asko dagoenean pigmetu molekulak dilatatu egiten dira argi gehiago iragazteko: lentea ilundu egiten da. Argitasunak behera jotzen duen einean, berriz, molekula hauek uzkurtu eta bata bestearengandik urrundu egiten dira argia pasatzen uzteko. Argiaren kontrol adimentsuak zure begien lana errazten du, esfortzurik gabeko ikusmen garbiagoa eskeiniz.

Polarizatuak

polarizatuak

Serengeti betaurrekoak polarizatuak dira.

Honek esan nahi du islak sortzen dituen argi itsutzailea iragazi egiten dutela, ikus-esperientzia naturalagoa, lasaiagoa eta eragikorragoa eskeintzen dute, erosotasun gaindiezinaz gain. Islak ezabatzean gidariak erosotasun eta segurtasun handiagoz gida dezake.

Espektroaren Kontrola

ESPEKTROAREN KONTROLA

Teknologia honek uhin-luzera ezberdinak selektiboki modulatu egiten ditu. Honela, laino efekturik eta itsualdirik gabeko ikusmena eskeintzen dute: ikusteremu garbia eta kontraste hobea.

Uhin luzera motzeko argi izpi urdinak ere iragazi egiten ditu. Honi esker konzentrazioa hobetzen laguntzen du, baita begien nekea arintzen.

SERENGETI BETAURREKOEN TEKNOLOGIA

Serengeti euskarriek ere lente famatuei ematen zaien arreta berdina jasotzen dute. Purutasun handiko titanioa, altzirua, azetatoa edo nylon injektatuaz egindakoak dira. Serengeti eguzkitako betaurrekoek erresistentzia handia eta egokitze ezinhobea eskeintzen dute.

SIGNATURE BANDA

Banda berri hau bitxigintzan eta artean erabili ohi den eskulan prozesu konplexu baten bitartez lortzen da. Prozesu honetarako metal eta aleazio finak behar dira. Signature banda kuprezko berilioz egina da eta bereiziki seguruak diren torloju sendoz diseinatu da.

HAGATXO ELASTIKOAK

Euskarri esklusiboetarako diseinatzen diren hagatxo hauek edozein aurpegirako doikuntza egokia egiteko aukera ematen dute, aurpegia leunki inguratuz. Malgukia euskarriarekin izkutatuta gelditzen da. Monoblock hagatxo elastikoa pieza bakarrez egina da, barneko soldadurarik gabe, iraunkortasun handiagoa lortuz.

KUXIN EGOKIGARRIAK

Edozein sudurri egokitu ahal zaizkio kuxin hauek eta hagatxoen muturrak belarrien atzealdeari erraz doitu ahal zaizkio. Megol-ez egindako kuxin eta hagatxo egokigarriak azalaren hezetasuna xurgatzen dute, euskarriaren mugimendua saheistuz. Silikonako kuxinek aparteko doikuntza eta erosotasuna eskeintzen dute. Aztetatozko euskarriak, material malgua berotzen denean, neurrirako doikuntzarako bikainak dira.

TRIVEX®

Beste euskarrien pisuaren erdia dute Trivex-ez egindakoak eta egun osorako erosasuna eta errendimendu aparta eskeintzen dute. Nitrogeno infusioari esker lortzen da, eta buruari erraz egokitzen diren estilo eta kolore ezberdinetako euskarriak sortu ahal daitezke.

NYLON

Euskarri hauek kalitate goreneko Nylon TR90 injektatuaz egiten dira: material arin, eroso, iraunkorra eta kimikoki erresistentea.

AZETATOA

Kotoiaren landaretik ekoiztutako material %100 natural honekin estilo eta kolore paregabea duten euskarri arinak lor daitezke. Berotutakoan malgua, neurrira doittzeko aproposa da.

TITANIOA

Arina, oso iraunkorra malgua eta erdoilgaitza, titanioa eguzkitako betaurrekoen euskarriak egiteko material aproposa da. Serengetiren titanioa malgutasun handiko aleazioaz egindako memoriadun materiala da, totestu eta bihurtu ezkero bere hasierako forma erraz berreskuratzen duena.

AZETATO/TITANIOA

Titaniozko euskarriak, euskarri tradizionalak baino %25 arinagoak dira eta iraunkortasun aparta dute. Titanioaren abantaila tekniko eta azetatoaren estetika parabeaz euskarri sail ederra lor daiteke.

WIRE-FLEX

Aurpegia inguratzeko diseinatu dira Wire Flex euskarriak, nikel, zilar eta altzairuzko aleazioaz egindakoak. Ondorioz, zuretzat diseinatu izan balira bezala sentituko dituzu.

S-FLEX

S-Flex diseinua duten euskarriak egiteko monel eta betatitanioz egindako materiala erabiltzen da. Erosotasun paregabeta eskeintzen dute S itxurako hagatxoek.

Serengeti eguzkitako betaurrekoen artean modelorik adierazgarrienak:

Serengeti eguzkitako betaurrekoak graduatu daitezke, orain 100€ merkeago

Graduatuak behar dituztenentzat ere Serengetik jatorrizko lente graduatuak muntatzeko aukera eskeintzen digu emaitza aparta lortuz: berezko kurbadura eta kolorea eta jatorrizko lenteen propietateak dituzten lente fin eta arinak. Galde iezaguzu.

Teknologia eta modelo ezberdinen inguruko azalpen gehiago aurki ditzakezue Serengetiren webgunean.

Azkenik, guztiak gonbidatzen zaituztegu betaurreko hauek probatzera, hori baita elementu guzti hauek nola konbinatzen diren ikusteko era bakarra. Zatozte optikara.

Orain, eta 2019ko Apililaren 30a arte, zure gustuko Serengeti eguzkitako betaurrekoak graduatzea 100€ merkeago aterako zaizu

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!