Timberland graduatutako betaurrekoez gain, etxe honek eguzkitako betaurreko sail ederra eskeintzen digu. Gizon zein emakumezkoentzako modelo anitz dira eta guztiek aparteko erosotasuna eskeintzen dute.
Honela, Timberland saileko betaurreko modelo guztiek lente Polarizatudunak dira eta ondorioz, eguzkitako lente tradizionalak baino ikusmen eroso eta garbiagoa eskeintzen dute.
Euskarriek ere merezitako arreta jaso dute: argi ikusten da ongi planteatutako saila dugula eskuartean. Materialei dagokionean azetatoa (oso sendoa) eta TR90 (ultra-arina) dira nagusi eta hasieratik ondo asentatuta nabaritzen ditugu aurpegian.
Guzti honekin batera, Timberlanden beste produktuetan ezaguna dugun produktuarekiko atxikimendua nabari da: erosotasun eta iraunkortasun handikoa baina erraz antzeman daitekeen estiloa dutelarik.
Timberland, enpresa gisa, ingurumenaren zaintzan egiten duen lanagatik ezaguna da. Bereiziki, errekurtsoen optimizazioa maila guztietan zaintzen da: produktuen manufakturatik hasita bidalketaraino, ingurumenean duten inpaktua gutxitzen saiatzen dira.
Timberland eguzkitako betaurrekoak graduatu behar badituzu, ez larritu! behar ezberdinak aintzat hartu ditu etxeak eta ia modelo guztiak graduagarriak dira.
Timberland sailaren xehetasun batzuk
Timberland eguzkitako betaurrekoak: galeria
Hauek dira sail honen modeloen artean adierazgarrienetarikoak. Jada eskuragarri dituzue optikan.
Zatoz optikara
Donostiako Egia auzoan aurkituko gaituzu, Mandaseko Dukearen pasealekua, 51: Tabakalera zentroaren pare-parean.
Zure gustuko eguzkitako betaurreko sail onenen banatzaile gara.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español