Begisare: erretinosi pigmentarioaren eguna

Irailaren 27a Erretinosi Pigmentarioaren eguna da: begiko erretinako gaitz honek ikusmena asko murrizten du eta itsutasunera ere eraman gaitzake.

Begisare ko lagunek egun honen inguruan antolatutako hainbat jarduera solidario martxan jarriko dituzte: gaisotasun hau orokorrean ezagunagoa izan dadin, ikusmen arazoek sortzen dizkieten eguneroko zailtasunak bertatik ikusi (eta esperimentatu) ahal izango dira baita gaixotasun honen sendabidea aurkitzeko ikerketak duen garrantzia ere azpimarratu ahal izango da.

Hitzordua: Donostiako Boulevardeko kioskoaren ondoan, 2015 eko Irailak 27, Igandea 11:00tik – 14:00ra. Euria eginez gero, ekintzok Gipuzkoako Plazako Diputaziopeko arkuetan egingo dira, eta aldaketa  www.begisare.org  webgunean jakinaraziko da.

Egingo direnen jardueren artean deigarrienak:

  • Erretinosi Pigmentarioarekin ibilbidea gainditu: ausartzen zara?
  • “A Gritos Band” Txarangak festagiroa ederki zabalduko du
  • “Begiclub”-eko lgunek antolatu duten artisaulan solidarioen erakusketa
  • Star Wars eko nazioarteko jantzien erakundeko kide diren “Legión 501” taldeak ere parte hartuko du eta bere jantzi ederrez gozatu ahal izango dugu
  • Argazki Solidarioa 12:30
  • Errealeko futbol jokalariek sinatutako baloia zozketatuko da tunel-ikusmeneko frogetariko bat gainditzen dutenen artean: animatu zaitezte!

Zatoz eta guztien artean Iluntasunari aurre egingo diogu Erretinosi Pigmentarioaren egunean! Zure laguntza ezinbestekoa dugu: Iganderarte!

Zer da Erretinosi Pigmentarioa

Begien gaisotasun anitzek osatzen dute Erretinosi Pigmentarioa deitzen dugun gaisotasuna. Sustrai genetikoa duten gaisotasun hauek begiaren erretina hondatzen dute poliki-poliki, ikusmen informazioa jasotzen duen begi barruko geruza.

Hasierako sintomen artean ikusteremu mugatua (tunel-ikusmena) eta gauez itsutasuna ere eragiten du. Apurka-apurka ikusmen zentrala ere hondatzen joan ohi da, eta honekin batera ikusmenaren zorroztasuna galtzen da.

Ez da gaur egun tratamendu eraginkorrik, baina gaisotasun hauen ikerketa sakonak aurrerago baliozkoa izango den tratamendu eta azkenik osatzera gerturatzen gaituen zantzuak badira.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!