Udara bukatu ondoren, kurtso berriaren hasieran gaude berriro: haur eta gaztetxo ikasleei ikusmen azterketa egiteko garairik aproposena. Kurtsoan zehar jasoko duten informazioaren %80a begien bitartez iristen zaio ikasleari. Gauzak honela, ikusmenaren edozein arazok, nahiz eta txikia izan, ondorio larriak izan ditzake ikaslearen errendimenduan.
Gure hezkuntza sistema irakurketan oinarrituta dago; hau da: erabat ikusmenari lotuta. Eta, edozein adinetan ikusmen eraginkorra izatea garrantzitsua bada ere, berebiziko garrantzia du ikasleentzat. Ikusmenaren arazoek ondorio hauen izan ditzakete :
- Irakurri edota idazteko zailtasuna
- Testu bat ulertzeko zailtasuna
- Ikasketak moteldu
- Haurrengan estresa sor dezake
- Eskola-porrota
Kasu batzuetan, ikusmen arazoek hiperaktibitate eta atenzio defizitarekin lotutako portaerak sor ditzakete eta Hiperaktibitate (TDAH) diagnostikoa izan daitezke.
Azken aldian ikasleen artean miopiak gora jo du nabarmen, bereiziki bertako ikusmena gehiegi erabiltzearen seinale dugu, ordenagailuaz gain patrikako telefono eta tableten neurri gabeko erabileraren eragina. Honek ere optometristak kezkatzen gaitu miopiak begiko hainbat gaisotasunekin duen lotura aintzat hartzekoa bait da. Miopiaren gorakada hau oso kezkagarria da hainbat asiako herrialdeetan eta ikasle miopeen portzentaiak gora jo du.
Honela kurtso hasieran berebiziko garrantzia du “Ikusmen Higiene Arauak” deitzen diegun aholku sorta gogora ekartzea: aholku hauen bitartez, optometristek ikusmenaren inguruko eredu ezberdinak lantzen ditugu, ikusmenaren oreka eta eraginkortasunean oinarrituta.
Ikaslearen ikusmenean arazo bat dagoenaren zeinuak
Haurrak ez dira kexatzen “gaizki ikusteaz” orokorrean: ez bait dute ezagutzen zer den ondo ikustea. Galdetutakoan ondo ikusten dutela esaten dute, bere ikusmena “ohikoa” delako. Bestela esanda: ikusten duten modua ontzat ematen dute eta horretara ohituta daude. Helduek, hala ere, ikusmenean arazo baten seinale izan daitezkeen zeinu batzuei erreparatu diezaiekegu:
- Zenbait ekintzatan begi bat isten du
- Burua okertzen du
- Kopeta zimurtu egiten du edo begi-keinua egiten du (batez ere urruti dagoena ikusteko)
- Bere adinerako ohikoa dena baina zailago egiten zaio irakurtzea
- Irakurritakoaren ulermena oso baxua da
- Ez du irakurtzeko gogorik/irakurketa saihesten du
- Gehiegi gerturatzen da liburu/koadernora
- Begiak malkotu edo gorritu egiten zazkio irakurtzean
Zeinu hauetako edozein ikusten dugula gomendagarria litzateke lehen bait lehen ikusmen errebisio bat egitea.
Kurtso hasieran errebisio erraz baten bidez ikusmenaren arazoak identifikatu eta konpon ditzakegu: agerikoak eta izkutukoak. Kurtsoa hasi eta berehala egiteak abantaila asko dakartza: arazoari konponbide onena emateko gai izango gara bere ikasketa eta kirol errendimenduan eragina izan baino lehen.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak