Ikerketa berri batean honako datu hauek jaso ziren: gurasoen % 80 bere hauren azala eguzkitik babesteaz arduratzen da, ordea, % 25-ak besterik ez du babesten bere haurren begiak. Emaitza hauek harrigarriak dira guztiok dakigulako haurrei iristen zaien erradiazio kopurua beste guztiok jasaten dugunaren berdina dela eta honen ondorioak hemen azaldu ditugu.

Gainera, haurrentzako eguzkitako betaurrekoek ezaugarri bereizi batzuek izan behar dituzte:

  • Umeen begiak UM erradiazioarekiko sentiberagoak dira eta min handiagoa jasaten dute. Datu bat: 10 urteko haur baten kristalinoak UM izpien % 75 pasatzen uzten du, aldiz 30 urteko heldu batenak % 10 besterik ez. Horrek esan nahi du haur baten erretinak, heldu baten baldintza berdinetan egonez gero UM erradiazio askoz handiagoa jasaten duela. Honek arazo larriak eragin ditzake, batez ere luzarora.
  • Haurrak helduak baino sentiberagoak dira argiarekiako.
  • Umeek kanpokorako jardueretan helduak baino denbora gehiago pasatzen dute eta erradiazio kantitate handiagoa jasten dute.
  • Eguzkitako betaurrekoen ezaugarriek bere beharrei egokituta egon behar dute: material hauskaitz eta seguru, baina oso eroso eta elastikoak, silikona, nylona edo poliamida bezalakoak. Babes altuko leiar hautsezinak: kat 4-lenteak, polarizatutakoak edo melaninadunak. Diseinu inguratzaileak argia datorren lekutik datorrela ere babestu diezaiela. Ondo sostenga daitezen bere sudur txikiarako bereiziki diseinatutako zubiak. Zinta elastikoetarako edo neoprenozkotarako prestatutako euskarriak.

Protección solar para niñosEguzkitako betaurreko hauek eskaintzen duten etxeen artean Bollé, Cébé eta Evaney nabarmenak dira. Graduatutako betaurrekoak behar dituzten haurreentzat Transitions lenteak oso dira komenigarriak: UM izpien % 100 iragazten dute, arin eta hautsezinak dira eta kanpokaldeko argira egokitzen dira  automatikoki argituz eta ilunduz. Babes egokia erabiltzea erraz, eroso eta dibertigarria da: haurrek gustuko dituzte, baina ez dugu ahaztu behar haurrentzako eguzkitako betaurrekoak ez direla jostailuak ezta haurren apetak ere, eta egoki erabitzen eta zaintzen erakutsi behar diegula. Bere begiek eskertuko digute.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!