[et_pb_ds_breadcrumbs _builder_version=”3.20.2″][/et_pb_ds_breadcrumbs]

 

Gure elikadura eta bizimoduak eragin handia du gure gorputzeko osasunean. Halaber, jaten duguna gure ikusmenean eta gure begien osasunean ere duen eragina handia da. Adibidez: ohikoak diren begietako hainbat gaixotasunek: ALMD, kataratak eta retinopatia diabetikoa zerikusi handia dute gure elikadurarekin.

Jaten ditugun jakiak gure begi eta ikusmenaren osasunerako babes faktore edo oztopo suerta daitezke.

Orokorrean, bizimodu osasuntsua eta elikagarri naturalez – fruitu eta barazkiak, arrain eta landare olioz – osaturiko elikadura begientzat eta gorputz osoarentzat onuragarritzat hartzen da. Baina badira jaki bereizi batzuek beren propietateak direla eta bereiziki begiaren osasunerako komenigarriak direnak.

Dagoeneko eguzkiari dagokionean ikusi dugu begien babeserako zer egin ote dezakegun. Baina hori baino gehiago egin dezakegu…

Adibidez: fruitu eta barazkietako batzuek  eguzkiaren UM izpiengandik babesteko pigmentu batzuek sortzen dituzte. Fruitu eta landare horiez elikatzen garenean, pigmentu horiek gure begietan ere eragin babeslea dute eta eguzkiaren izpiek sortzen dituzten aldaketak saihesten dituzte.

Beste elikagai batzuek begien funtzionamendurako beharrezkoak diren sustantziak dituzte edota begiko gaixotasun bihurtzen diren aldaketak eragozten dituztenak ere bai. Hauen artean antioxidatzaileak aipagarriak dira: bitaminak, pigmento naturalak, mineralak etab… radikal libreak indargabetzen dituzte. Honela, molekula erreaktibo hauek zelulengan eragiten dituzten aldaketa kaltegarriak saihesten dituzte.

Izan gaitezen errealistak: ez da jaki miraritsurik ezta ikusmen super-botererik emango digun elikagairik. Badira, ordea, ohikoak diren hainbat gaixotasunengandik maila bateko edo besteko babesa eskeintzen digutenak.

Zorionez, gainera, begien osasunerako elikatzea gorputz osoaren osasunerako ere onuragarria da: guztiak dira bantailak!

Hauek dira ikusmenari mesede egiten dioten jaki garrantzitsuenen artetariko batzuk:

Laranja

Ikusmenerako onuragarriak dira laranjak

C Bitamin iturria, kataratak eta ALMD atzeratu edo geldiarazteko boterea du. Probitamina A bihurtzen diren hainbat karotenoide ere baditu (alfa-caroteno, ß-caroteno, criptoxantina), minbiziari aurre egiten eta erretinaren odol-baso xumeen osasuna mantentzen laguntzen dute. Bere azalak alkohol perilikoa du, minbiziaren kontra eta eguzkitik babesten lagun dezakeen sustantzia. Flabonoideak deitzen diren pigmentuak ditu antioxidatzaile propietateak dituztela.

C bitaminaren beste propietate batek ere garrantzi handia izan dezake glaukoma sufritzen dutenen artean: bitamina honek begiko tensioa jaitsi arazi dezakenaren zantzuak badira.

Antzeko jakiak: limoia eta tomatea.

Artoa

El maíz contiene luteína y zeaxantina, que protegen los ojosALMD eta kataratengandik babesten gaituzten Luteina eta zeaxantina. Pigmento hauek “begi barruko eguzkitako betaurrekoak” deitu izan zaie, eguzkiaren UM izpiengandik babesten laguntzen dutelako.

Elementu hauek espinakak, zerba eta arraultzaren gorringoan ere aurki ditzakegu.

Azenarioa

las zanahorias contienen Betacaroteno, son buenas para la visiónGure A bitamina beharren erdia asetzen digun ß-carotenoa dute azenarioek. A bitaminak garrantzi handia du gure gau-ikusmenean. Gainera eguzkiaren izpi, kataratak eta ALMD-arengandik babesten gaitu.

A bitamina kantitate adierazgarria duten beste jakiak: gibela, aza kizkurra, brokolia.

Ahabiak

Los arándanos tienen muchos antioxidantes y son buenos para tu visiónK eta C bitaminak dituzte. Gainera antozianinak, botere antioxidatzaile handiko sustantzia kopuru handia.

Beste batzuk: masustak, mahatsa, gereziak, mugurdia.

Brokolia

El brócoli contiene vitaminas necesarias para tu visiónA, C, K eta E bitamina iturri garrantzitsua, begientzako onuragarriak diren beste antioxidatzaile batzuk ere baditu. Antzekoak: azalorea, aza eta espinaka bezalako kolore berde iluneko beste barazki batzuk. Brokoliaren karotenoek erretinako makularen pigmentuak zaintzen laguntzen dute: honela eguzkiaren erradiazioak, zahartzeak edo erretzeak erretinan dituen ondorio kaltegarriei aurre egiten diete.

Ostrak

Las ostras contienen zinc que es necesaria para tu visiónOstren baitan dagoen Zink-ak ALMDa atzeratu edo moteldu arazten du. Zinkak bitaminak errazago xurgatzen laguntzen du, A bitaminaren kasuan bezala, eta gibeletik askatu arazi dezake begi-ehunetan erabili ahal dezagun.

Zinkan aberatsak diren beste jakiak: galorratza, kakahueteak eta kakaoa.

Izokina

El salmón contiene omega 3 muy bueno para la visión

D Bitamina eta omega-3 gantz-azido iturria da izokina. Babes kardiobaskularrez gain, astean bitan edo gehiagotan kontsumitzen badugu ALMDarengandik babesteko ahalmena du.

Beste aukerak: bestelako arrain urdinak, antxoa, sardina, etab…

 

Kakaoa

Kakaoaren atioxidatzaileak (flabanolak) burmuin eta bihotzarentzat mesedegarriak direla bagenekien, baina berriki jakin izan dugu ikusmenari ere mesede egiten diotela:  bereiziki, txokolate beltza (%72 kakao) jateak ikusmenaren zorroztasuna eta kontrastearekiko sentikortasunerako onuragarriak durela frogatu da. Flabanolen efektu antioxidatzaileak begiaren eta burmuinaren odol-hodi txikiei mesede egiten omen die, odolaren zirkulazioa lagunduz.

Hala ere, esnedun txokolateak (kakao portzantai txikiagoa duela) ez dio inongo mesederik egiten gure ikusmenari. Gauzak honela, eta bazkari nutritibo eta begien mesederako dena ondo baino hobeto bukatzeko, kakaoz egindako postrea hartuta, bikain bukatuko genuke.

 

Fruitu eta barazkiek dituzten onurak bere koloreari lotuta daude. Orokorrean, kolorerik bizienak dituztenak: berde ilun, hori edo gorriek pigmento eta bitamina gehiago dituztenak dira.

Hortaz, kolore askotako barazkiak dituzten entsaladak ez dira bakarrik ikusgarriak, baizik eta ikusmenerako onuragarriak dira.

On egin!

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!