Kirol betaurrekoak

Zure kirolerako behar dituzun betaurrekoak

Garbi da gure jardunaren araberan hainbat erabaki hartu behar ditugula: gure janzkera eta soinean daramaguna jardun horretarako aproposa izan behar du.

Adibidez: irakurri, paseatu eta korrika edo igeri egiteko behar dugun janzkiak, oinetakoak eta betaurrekoak oso bestelakoak dira.

Kirolan aritzeko behar ditugun betaurreko egokiak aukeratzeak hiru abantaila nagusi eskeintzen dizkigu: alde batetik erosoago, eta seguruago ibiltzeko aukera izango dugu, eta gainera gure errendimendua hobetzen lagunduko digu.

N

Kirol ekipazioaren zati dira betaurrekoak

Ropa y gafas deportivas

M

Betaurreko egokiak erabili behar dira kirolerako

Equipación inadecuada para el deporte

Kirol jarduerek gora egin dute azken urteotan. Eta, hauekin batera, begiak babesteko beharra

Azken urteotan kirolean aritzen den pertsonen kopuruak gora egin du. Bai haur eta gaztetxo zein helduen artean era bateko edo besteko kirola egiten dutenak geroz eta gehiago dira.

Kirol hauetan jarduteko beharrezkoak dira hainbat gorputzeko atalen babesa: hala nola ukondokoak, belaun-babesak, kasko edo eskularru egokiak.

Tamalez, begien babesa maiz ahaztu dugu eta ondorioz saihestu daitezkeen begiko lesio eta traumatismo asko gertatzen dira.

Begietarako arriskutsuena suerta daitekeen kirolean, ordea (izotz-hockeya), ez da ia lesiorik izaten. Arrazoia: babesak beharrezkoak dira jokoan aritu ahal izateko, kirolaren berezko atal bihurtu dira.

Honenbestez, kirolean gertatzen diren begiko lesioak ez dira jardueraren arriskugarritasunarekin zuzenki erlazionatzen, baizik eta kirolariak beren begiak babesteko ekipazio egokia duten (ala ez).

Pilotaren abiadura kirol ezberdinetan

Eskubaloi baloiaren abiadura

Km/ordu

Eskubaloia

Futbol baloiaren abiadura

km/ordu

Futbola

Beisbol pilotaren abiadura

Km/ordu

Beisbola

Tenis pilotaren abiadura

Km/ordu

Tenisa

Pilotaren abiadura eta tamainak arrisku handia suposatzen dute gure begientzako. Baina ez da arrisku bakarra: esku eta besoek eta jokoan erabiltzen diren beste elementuak ere kolpe eta lesio ezberdinak sor ditzakete.

Kanpoaldean jokatzen diren kiroletarako argitasun eta UM izpien babes egokia izatea garrantzi handikoa da

Orokorrean begiko lesio gehien sortzen dituzten kirolak hauek dira: saskibaloia, beisbola, arte martzialak eta raketaz jokatzen direnak.

Kirol betaurrekoen dekalogoa

Kirol betaurrekoak kirol bakoitzerako bereiziki diseinatutakoak dira eta ikusmen onena, babes egokia eta beharrezkoa den erosotasuna eskeintzen dute. Hau bereziki garrantzitsua da kiroletako betaurrekoatan, zeinetan oso garrantzitsua den:

  • Ikusmen garbia
  • Koloreen irudikapen egokia
  • Ikuseremu zabala
  • Inpaktuen kontrako babesa
  • UM erabateko babesa
  • Arintasuna
  • Erosotasuna
  • Diseinua eta doikuntza egokiak, kirol-jarduerarekiko interferentziarik izan ez dezan
  • Erresistentzia egokia
  • Gainerako ekipazioarekiko integrazioa

Behar ezberdinei aurre egiteko lau marka ezberdinetako kirol betaurrekoak proposatzen diskizugu: Nike, Bollé, Cébé eta VerSport

Orokorrean hartuta noizean behin kirola egiten duen nahiz kirolari profesional batek izan ditzakeen beharrak asetzeko adina modelo ezberdin dituzu eskuragarri, hainbat kirol ezberdinetarako komenigarriak direnak.

Zatoz gure optikara eta proba itzazu zure kirolerako betaurrekoak.

Nike kirol betaurrekoak
Bollé kirol betaurrekoak
Cébé kirol beturrekoak
VerSport kirol betaurrekoak

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!