Elurrerako maskaraz eta eguzkitako eta kirol betaurrekoez gain, Bollé etxeak txirrindularitzarako sortu dituen betaurrekoak aurkeztu nahi dizkizuegu: sail hau sortzeko hasieratik bukaeraino txirrindularitzak dituen bereizitasunak kontutan hartu dituzte eta amateur zein profesionalen beharrak asetzeko moduko modeloak eskeintzen dizkigu.
Munduko txirrindulari talde profesional onenetariko batzuk Bollé betaurrekoak aukeratu dituzte: horien artean Orica GreeEdge, AG2R La Mondiale eta SmartStop
Txirrindularitzako betaurrekoak sortzen urte asko daramatza Bollé. Bildutako eskarmentua erabiliz, zerbitzu paregabea eskeintzen digu Bollék: betaurreko hauek neurrira graduatu daitezke, gehigarri edo bitartekorik gabe, zuzenean Bolléren lente originalak erabiliz.
Bakoitzaren behar eta gustuei egokitzeko moduko aukerak anitzak dira:
- Alde batetik, modeloaren aukeraketa egingo dugu: 5th Element Pro, 6th Sense, Vortex, Cadence, Bolt y Breaker
- Modeloetariko batzuk, 6Th Sense eta Bolt, bi tamaina ezberdinetan eskuratu daitezke: normala edo txikiagoa den “s” tamaina.
- Modelo bakoitza kolore ezberdinetan eskuragarri dago
- Lenteen aukera zabala dago betaurreko bakoitzerako: gardenak, kolore ezberdinetakoak, era askotako lente fotokromatikoak, ispilidunak, etab… gainera, lente guzti hauek erabiltzaileak berak alda ditzake.
- 5th Element Pro, 6th Sense, Vortex eta Bolt modeloak graduatu daitezke, bitarteko edo lente gehigarririk gabe.
Bollé txirrindularientzako betaurrekoaen teknologia
Bollé txirrindularientzako betaurrekoen euskarriei ere arreta handia jarri diete.
Bereiziki, betaurrekoaren aerodinamismoa zaindu da, airea aurreikusitako alde jakinetara bideratzen da erresistentzia murrizten duen gainazal integratua erabliz. Honela, bide batez, lausoaren kontrako sistema eraginkorragoa lor daiteke.
Frentea, sudur plaketak eta hagatxoen muturreko piezak Thermogrip materialaz eginak dira, material malgu, eroso eta oso segurua.
Hagaxken barrukaldeko materiala, gomazko pieza tolesgarriaz estalia dago, eta edozein aurpegi formara moldagarria da.
Bollé txirrindularientzako betaurrekoak: saila
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandaseko Dukearen Paealekuaren 51, Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Kirolerako betaurreko gehiago
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español