Transitions Lenteak

Argia, kontrolpean

 

Transitions Optical ek bere lente dinamiko belaunaldi berria eskeintzen digu: Transitions Signature (lehen Transitions VII) eta Transitions Xtractive lenteak.

Zertan dira bereziak Transitions lenteak?

Transitions, graduatutako lente arin eta finak dira. Bere bereizitasunik nabarmenena beren kolorea aldakorra dela da. hau da: argitasunaren araberan automatikoki ilundu edo argitu egiten dira, beti kolore egokia eskeiniz. Hau gutxi balitz, lente hauek UltraMore izpiak (UM) guztiz iragazi egiten dituzte, lenteak argi ala ilun egon.

Argiarekiko egokitze hau oso azkarra da, bai kanpokaldean ematen den lenteen iluntze prozesua, baita barrukaldean edo itzalean argitze prozesuak ere segundu gutxi batzuk besterik ez ditu behar.Transitions lenteak diseinatzeko baliabide handiak behar izan dira eta muturreko argitasun eta tenperatura ezberdinetan ere erantzun egokia ematen dutela zihurtatzeko. Gainera lente hauen kolorean eta kolorearen aldaketaren azkartasun eta egonkortasunean lan handia egin da: guzti honen bidez inoiz baino kolore egonkor eta estetikoagoak dituzten lenteak dira, benetan erosoak itzal eta eguzkitan.

Transitions Signature vs. Xtractive

Jarraian Transitions lentean konparatuko ditugu eta norentzat egokiak diren azalduko dizugu.

Bien arteko aldea kolorean datza:

Lentes Transitions Signature

Transitions Signature lenteak izpi ultramoreekin iluntzen dira soilik eta argi mantentzen dira barrukaldeko argi artifizialpean. Hiru kolore ezberdinetan eska ditzakegu: marroi, grisa eta berdean

Signature Transitions Lenteak

Lentes Transitions Xtractive

Transitions Xtractive lenteak izpi ultramoreekin eta argiarekin iluntzen dira. Arrazoi honengatik Signature baino ilunagoak suertatzen dira baldintza guztietan. Marroi, grisa eta berdean eskuratu daitezke:

Xtractive transitions lenteak

Segidan duzuen grafikoak baldintza ezberdinetan duten kolorea irudikatzen du: gogoratu lente hauek hartzen duten kolore zehatza hainbat faktorek baldintzatzen dutela, hala nola: argia zuzenekoa edo islatua den, argiaren norabidea, tenperatura, etab… hala ere zein kolore hartuko duen gutxi-gora-beherako ideia bat ematen digu.

Barrak iluntasun maila adierazten du:

  • Barrukaldean
  • Kanpoalde argitsuan
  • Kotxearen barruan
  • Barrukaldean
  • Kanpoalde argitsuan
  • Kotxearen barruan

Signature lenteak gomendagarriak dira:

  • Bere ikusmen arazoa konpontzeaz gain, eguzkiarekiko babes osoa eskeintzen duten lenteak nahi dituen edonori.
  • Argitasunak enbarazu egiten dion edonorri: Transitions VII lenteek beti dute kolore egokia, eta inguruan dugun argitasunarekin azkar eta automatikoki kolorea egokitzeko ahalmena dute.
  • Bere lanagatik edo beste arrazoiengatik kaleko argitasunetik barrulkaldeko argi artifizialera maiz pasa behar duen edonorri. Adibidez: postalari, banatzaile, garraiolari, etab…
  • Haurrei ere primeran datozkie Transitions VII lenteen bereizitasunak. Alde batetik erresistentzia handikoak eta arinak direlako eta bestetik haurrek nagusiek baino babes handiagoa behar dutelako eta kanpoaldean denbora gehiago igarotzen dutelako
  • Adineko pertsonek eta kataratako ebakuntza egin dietenei ere argiarekiko sentikortasun handiagoa dute eta lente hauek komeni zaizkie.

Norentzat gomendatzen ditugu Transitions Xtractive?

Transitions Xtractive lenteak Signature baino ilunagoak suertatzen dira baldintza guztietan. Arrazoi honengatik gomendagarriak dira behar jakin batzuek dituztenentzat.

Bereiziki kasu hauetan gomendatzen ditugu:

  • Kanpoaldean denbora asko pasatzen dutenentzat: beren lana edo bizimodu edo jarduegatik kanpoaldean denbora asko igarotzen dutenek kolore ilunagoa eskertzen dute.
  • Denbora asko gidatzen  pasatzen dutenei ere komeni zaizkie Xtractive lenteak, horretarako aproposa den erdibideko kolorea hartzen dutelako.
  • Argiarekiko oso sentikorrak diren pertsonentzat ere oso gomendagarriak dira: Signature lenteen kolorea argiegia suertatzen den kasuetan, Xtractive lenteak erosoagoak eta komenigarriagoak dira.

 

Transitions Xtractive

Gidatzeko eta kanpoaldeko jarduera ugari dituztenentzat
  • Automatikoki beren kolorea moldatzen dute
  • UM izpien kontra babesten dute
  • Lente arinak
  • Lentes meheak
  • Erresistentzia handikoak
  • Kolore erakargarriak
  • Kolore ilunagoa dutenez, gomendagarriak dira kanpoaldean denbora ugari igarotzen dutenentzat, gidarientzat eta argiarekiko oso sentikorrak direnentzat

Orokorrean, Transitions lenteek UM izpiengandik babesten gaituzte eta beren kolorea automatikoki moldatzen dute: barrukaldean argiak dira eta ilundu egiten dira kanpoaldean. Bi bertsio ezberdinetan eskuragarri daude: Signature (ohikoena) eta Xtractive (ilunagoa)

 Transitions Signature lenteak edozeinentzat gomendagarriak dira UM iragazia eta kolore argiagoa dutelako.

Transitions Xtractive lenteak, aldiz, argiarekiko sentikortasun handia dutenentzat edota kanpoaldean edo gidatzen denbora asko pasatzen dutenentzat oso gomendagarriak dira.

Zatoz guregana

Donostiako Mandaseko Dukearen pasealekua, 51 aurkituko gaituzu, Egia auzoan, Tabakalera eraikinaren parean.

Linazasoro Optika

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!