Sabadell Bankuak, Donostiako Udaletxea eta SShops -ekin batera,”donostiansinestendugu” kanpaina martxan jarri du: ekimen honen bidez hiriko merkataritza suspertu eta 3000€-ko saria banatuko da atxikitutako edozein dendatan azaroan erosketak egiten dituzten artean.

3000€ ko saria zozketa bidez aukeratuko da abenduan eta egun bakarrean gastatu ahal izango da parte hartu duten saltokietan. Zozketan parte hartzeko nahikoa da erosketa bakoitzeko jasoko duzun txartela bete eta bertan dagoen kutxatilan sartu.

Nola parte hartu “donostiansinestendugu” kanpainan

Parte hartzen dugun saltokiok erakuslehioan eranskailu bereizgarria jarri dugu:

campaña creemosensansebastian

  • Sartu eta egin erosketa 2015eko azaroaren 2tik 30rarte
  • Bete zure datuak emango dizugun txartelan
  • Sar ezazu txartela bertan dugun kutxatilan

Saria eta “donostiansinestendugu” kanpainaren baldintzak

  • Sariaren irabazlea notario aurrean egingo den zozketak erabakiko du, 2015eko abenduak 15ean
  • Saria, aurreordaindutako 3000€ ko txartela da, parte hartzen duten satokietan gastatu ahal izango da. Gutxienez 3 saltoki ezberdinetan egin beharko dira erosketak, txartela lortu zen denda horietariko bat delarik.
  • Saria egun bakarrean gastatu ahal izango da

Baldintzak eta kanpainaren datu guztiak “donostiansinestendugu” webgunean aurkitu ahal izango dituzue.

Gainera parte hartzen duten erosle guztiek Mariscalek diseinatutako poltsa esklusiboa lortuko dute musutruk, Sabadell Banketxeko edozein bulegora emango diegun agiria eramanda.reemosensansebastian bolsa

 

Parte hartzera animatu nahi zaituztegu: bertako saltokiak indartu eta sari ederra eraman dezakezue, gainera hiriko merkataritzari mesede egingo diozue.

Kutxatila zuen txartelen zain da jada, gogoan hartu kanpaina azaroak 30ean bukatzen dela.

Zorte on denoi!

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!