Martxoaren 11tik 16ra arte, glaukomaren astea ospatzen dugu. Gaixotasun kroniko honek efektu suntsitzaileak izan ditzake ikusmenean, mundu mailan 2º itsutasun kausa dugu. Glaukoma duten pertsonen erdiak ez dakite gaixotasun hau daukatenik.
Zer da Glaukoma?
Hitz gutxitan, Glaukoma nerbio optikoaren hondatzea eragiten duen gaixotasun bat da.
- Gehienetan begi barruko gehiegizko presioarekin erlazionatuta dago (PIO-arekin), baina ez da horrela beti.
- Nerbio Optikoa osatzen duten zelulen heriotza eragiten du, ikuseremuaren galerarekin. Ikuseremu-galera hau oharkabekoa da orokorrean baina arrisku handia sor dezake, adibidez, gidatzean. Tratamendurik gabe, itsutasun itzulezinera sor dezake.
- Bereziki arriskutsua da sintomarik gabekoa delako; hau da: ez minik, ez ikusmen arazorik, ez dugu susmatzen inongo sintomarik.
- Ikuseremu-galera konponezina da.
- Tratamenduak gaixotasun honen progresioa geldiaraztea bilatzen du eta tantetan, piluletan edo kirurgiaren bidez izan daiteke.
- Arrisku handiagoko populazioa: batik bat 40 urtetik aurrerakoak, bereziki miopia edo hipermetropia altua badu, edo senideren bat badu glaukomarekin.
Zer egin dezakegu Glaukomaren aurka?
Diagnostikoa, tratamendua eta gaixotasunaren jarraipena oftalmologo batek egin behar du. Arriskua handiagoa duen populazioari urtean behin errebisioa egitea gomedatzen zaio.
Begiko tentsioa neurtzeko aparatua (ordenagailuz gidatutako tonometroa) dugun optikek gaixotasun honen detekzioan lan baliagarria egiten dugu proba hau ikusmen errebisioa egitera datozen pazienteei era sistematikoan eginez.
Diagnostiko goiztiarra egitea ezinbestekoa da eta guztiak honelako ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak