Eguzkitako betaurrekoak zuzen aukeratzea artea eta zientzia da aldi berean.
Alde batetik, jende askok aukera egiten du izpide hauek erabiliz: gustokoa dut/ondo gelditzen zait/ etab… eta hori guztiz zilegi da! bakoitzaren gusuari egokitzen zaizkion betaurrekoak aukeratzeko artea da.
Bada, hala ere, lentearen bi propietate kontutan hartzen dituen zientzian oinarritutako aukeraketa egiterik: lenteen iragazi kategoria eta euren kolorea.
Artikulu honeta, lenteen koloreaz arituko gara.
Erabilearen araberan kolorea egokia ala desegokia suerta daiteke
Ez dut uste ados jarri gaitezkeenik kolore bat egokia den ala ez erabakitzeko garaian. Kolorearen esperientzia oso pertsonala eta sujektiboa bait da.
Honek ez du esan nahi erabilera edo baldintza jakin batzuetan kolore batzuek abantailak izan ezin ditzaketenik. Adibidez: ez da gauza bera itsasoan nabigatzeko (zeru eta ur urdinez inguratuta gaudenean) ala gidatzeko (zeinetan kolore primarioak -gorri-berde-urdin- erraztasunez ikustea berebizikoa den) erabiliko dugun eguzkitako betaurreko bat aukeratzea.
Baldintza jakin batzuetan etekin handiena atera diezaiekegu lenteen kolore ezberdinei. Hauek dira abantaila eta desabantaila nagusienak:
Eguzkitako betaurrekoen kolore ezberdinen abantaila eta desabantailak
Lente marroidun eguzkitako betaurrekoak
- Marroiak ez du beste koloreen perzepzioa gehiegi aldatzen eta tonu atsegina da
- Begien nekea arintzen du
- Kolore honekin begiak errazago egokitzen dira argi eta itzal guneetan
- Kanpoaldeko kiroletarako egokia
- Katarata/ebakuntza refraktiboa egin dutenerako egokia
Lente grisa duten eguzkitako betaurrekoak
- Koloreen artean orekatuena da: beste koloreen perzepzioa gutxien aldatzen duena
- Edozein ohiko erabilerarako egokia
- Gidatzeko aproposa
- Fotofobia sufritzen dutenentzako aproposa
Lente berdedun eguzkitako betaurrekoak
- Berdeak beste koloreen perzepzioa aldarazten du
- Negu eta ur-kiroloetarako gomendatua
- Hipermetropeentzat gomendatua
Kolore horidun eguzkitako betaurrekoak
- Argitasuna eta kontrastea handitu egiten dute
- Ez dira gomendagarriak eguzkiaren babeserako
- Argitasun maila jaisten denerako gomendatzen ditugu: egunsenti/arratsean edota behe lainoa denean gidatzeko
- Erretina gaisotasunak dituztenentzat onuragarriak suerta daitezke
Gure eguzkitako betaurrekoen markak
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak