Elurrerako maskara egokia aukeratzea gauza erreza da, baino marka eta diseinu koloretsuak baino haratago hainbat faktorek eragina izango dute eta erosketarekin pozik egongo garen ala ez baldintzatzen dute. Askotan prestakuntza berezirik gabeko kirol dendetan salgai egotearen ondorioz ez dugu aukera on bat egiteko beharrezko dugun informazioa jasotzen. Hona hemen aukera on bat egiteko zenbait erizpide:
Tamaina
Maskarak eguzkitako betaurrekoak baino askoz zabalagoak direnez gero, askotan tamaina egokia oker kalkulatzen dugu. Badira haurrentzako, ertain eta helduentzakoak baina sail hauetako bakoitzean tamaina ezberdinak dituzten modeloak daude. Hauek probatzea da ondo aukeratzeko modu bakarra.
Forma eta doikuntza
Diseinatzaileek aurpegi “estandar” bat izaten dute buruan produktu hauek diseinatzeko garaian, baina nork du horrelako aurpegirik? Egia da maskarek zinta egokigarri lodixka, dentsitate ezberdineko materialez egindako geruzak dituztela, hau da: azalarekin kontaktuan dagoena xamurragoa eta euskarriarekin kontaktuan dagoena zurrunagoa izanik, erreza da eskeintzen duten doikuntza egokia izatea. Hala ere, maskara probatzea bezelakorik ez dago.
Lenteen kolorea
Elurrerako maskaren lenteak eta ohiko eguzkitako beturrekoen koloreak ezberdinak dira oso: elurretan eta medialdean aurki ditzakegun baldintza ezberdinen adierazle. Baliteke elurra aritzea, edo behe laino zein eguzkia aurkitu ditzakegu. Kasu bakoitzean argitasun maila oso ezberdina da eta mendiko eguraldia aldakorra izan ohi da. Honen araberan, gau edo ilun dagoenerako lenteak ia transparenteak aukeratu ditzakegu (cat s0), elurra ari duenerako kontrastea handitzen duten lente orixkak (cat s1), arroxa/gorrixka (cat. s2) lainotsu edo zeru estalirako eta marroi-laranja kolorekoak (cat s2 eta s3) egun argi eta eguzkirako.
Badira kolorez automatikoki aldatzen diren lente fotokromatikoak, hau da: argitasunaren araberan ilundu egiten direnak. Lente hauek iragazi neurri aldakorra dute: adibidez s1–s3 lente fotokromatikoa argia izango da (cat s1) baina dezente ilundu daiteke eguzkiak jotzen badu (cat s3). Esan beharrik ez dago iluntze/argitze prozesu automatiko hau oso interesgarria dela honelako maskaratan, edozein egoeratan kolore egokia hartzen bait dute.
Marka bakoitzak bere lenteen tono esklusiboak sortzen ditu. Erreferentzia gisa, geuk Bollé aukeratu dugu:
Kolore argi edo ilunagoa izan, guztiek izan behar dute %100 UM babesa.
Graduatutakoak edo graduaziorik gabeak?
Graduatutako maskara behar baduzu, bi aukera hauen artean erabaki baharko duzu:
- OTG (Over The Glasses) maskara diseinua dutenen artean erabaki, kamara sakonagoa izanik zure betiko betaurrekoen gainetik jarri ahal izango dituzunak.
- Graduazio gehigarri bat erabili: bi lentedun plastikozko pieza transparente hau maskararen barrukaldean kokatzen da. Gehigarria eta bi lenteak behar izango dituzu. Zure optikaria arduratuko da honetaz.
Teknologia
Zure erosotasun eta segurtasunean eragin handia duten hainbat faktore:
- Kaskoaren gainetik erabiltzeko pentsatuta dauden maskarak
- Euskarri baskulagarria eta apar bikoitza/hirukoitza duten maskarak
- Hesi termikodun lente bikoitzadunak
- Alboko aireztapena eta lurrunaren aurkako tratamentudun lenteak, lausotu ez daitezenen
- Marren aurkako tratamentudun lenteak
Hemen aurkitu ahal izango duzue Bollék sortu dituen maskaretako teknologia ezberdinak.
Kalitate-bermea-ordezko piezak
Begi bista batez jakin ezin dezakegun gauzetariko bat da hau. Geure gomendapena hau da: Bollé, Oakley edo Adidas bezalako markek aukera zabala eskeintzen digute bai tamaina, forma, kolore eta prezioari dagokionez. Guztiak dira kalitate eta bermeko produktuak eta bere produktuen ordezko piezak eskuratzen laguntzen diguten horietarikoa. Gainera ez dute zertan garestiak izan behar, adibidez, Bolléren maskarak 24,90 €tik aurrera aurkituko ditugu.
Beti bezala, hemen gaituzue edozein galdera eta zalantza argitzeko.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Zer pentsatzen duzue? Electric 3.5 betaurrekoak, lainorako beste kristal dakarte… Bestela lainotua dagoenean ze modelo marka alokatzen duzue?
Kaixo, alber! lainotuta dagoenerako S1 edo S2 motatako lenteak erabiltzea komeni zaigu.
Beste aukera bat: lente fotokromatikoek beren kolorea argitu eta ilundu dezakete argi-egoera ezberdinei aurre egiteko, hau da: lainotuta dagoenean S1 edo S2 kolorea hartzen dute (argiagoa). Aldiz, eguzkia irtetzean S3 kolorea hartzen dute (ilunagoa). Honela, edozein argi-egoeratan erabiltzeko moduko maskara izango duzu!
Laister arte,
Iñaki mila esker informazioagatik,oso baliogarria izan da!! Orain pentsatuko dut fotokromatikoak edo…hartzeko…
ongi izan,
alber