Gure inguruan, arrantzaleen eta itsas gizonen artean betidanik izan dira ezagunak polarizatutako lenteak ur azalean eguzkiak sortzen duen isla ezabatzen duenez, ikusmen hobea, babesa eta erosotasuna eskeintzen dietelako. Bereizitasun hauek oso dira erakargarriak hainbat jenderentzat eta ez da harritzekoa azken urteetan hartu duten ospea, baina zertan dira bereziak lente hauek?
Zer da Polarizazioa?
Hitz bitan azaltzeko: Eguzkiaren argi izpiek norabide guztietan bibratzen dute, baina azal leun baten kontra jotzen dutenean (asfaltoa, elurra, ura…) partzialki polarizatuta gelditzen da, hau da: bibrazio horren osagai horizontala handitu egiten da argi izpi deseroso bat bihurtuz: isla bat.
Polarizatutako lenteek isla hori ezabatzen duen iragazi berezi bat dute. Honela, mesedegarria den argia soilik pasatzen uzten dute, beraz, islarik gabeko ikusmena, kolore eta kontraste naturalak lortuko ditugu.
Zeintzuk dira polarizatutako lenteen abantailak?
- UM izpien kontrako erabateko babesa.
- Islarik gabeko ikusmena.
- Gardentasun eta kontraste handiagoa.
- Kolore naturalak.
- Begien nekea arintzen dute.
- Lente arin eta hauskaitzak, erosotasun eta segurtasun handia.
- Argiarekiko sentikortasun handia dutenentzat egokiak.
- Graduatuta edo graduaziorik gabeak eskuragarri daude, baita lente progresiboak ere.
- Bestelako propietateak dituzten lenteekin bateragarriak dira, adibidez: lente fotokromatiko polarizatuak.
- Haurrentzako aproposak.
Lente Polarizatuen efektua
Gidatzean hau hil ala bizikoa suerta daiteke, gure konzentrazioa handitzen laguntzen dutenez erreakzio denbora gutxiagotu egiten dute eta, beraz, gure eta besteen segurtasuna hobetzen dute.
Jarraian dagoen bideoak Xperio polarizatutako lenteen ezaugarriak azaltzen dira:
Bollé etxeak ere polarizazio simulagailu bat eskeintzen digu bere webgunean.
Polarizatutako lenteak konplexuagoak dira
Lente polarizatuak bestelakoak baino konplexuagoak dira. Adibide gisa, Polaroid etxearen Ultrasight lenteak geruza edo xafla ezberdinez osatuta daude: polarizazio nukleoa, UM iragaziak eta hainbat babes xafla ezberdin.
Polarizatutako lenteen mugak/desabantailak
Lente polarizatuek badute mugarik ere, nahiz eta abantailak baino garrantzi gutxiagokoak diren.
- Kolore aukera mugatua: ohiko eguzkitako lenteek baino aukera murritzagoa dute.
- Graduazio aukera mugatua: Lente klase eta graduazio guztiak ez daude eskuragarri polarizatu gisa.
- Kristal likidoan oinarritutako pantailak (LCD) irakurtzea zaila gerta daiteke baldintza batzuetan: hauek ere argiaren polarizazioaren propietateez baliatzen bait dira irudiak sortzeko.
- Lente hauek plano horizontalean sortzen diren islak iragazteko diseinatzen dira, bere eragina askoz txikiagoa da plano bertikalean sortzen direnen islengan, adibidez eraikin baten leihoen beiraren isla.
- Kasu berezi batzuetan lurretik datorren isla batek leku horren inguruko informazioa eskaini diezguke. Adibidez: eskiatzaileetariko batzuek islatutako argia izotz plakak daudenaren seinale hartzen dute. Beraientzat arriskugarriak suerta daitezke izotz plaka horiek eta horietaz ohartarazten laguntzen die islak.
Nola bereizi lente polarizatuak
Ohi denez, Polarizatutako lenteek bereizgarriak dituzte lentearen kanpoeldeko ertzean (P) edo hagatxoetariko baten barrukaldean (Polarized).
Bereizgarri hauek gabe, lenteak polarizatiak diren ala ez jakiteko LCD pantaila baten parean jarri ditzakezu (adibidez ordenagailu bat) eta poliki bira osoa ematen badiezu angelu jakin batzuetan argitu eta beste batzuetan pantaila ilundu egiten dela ikusiko duzu. Hala bada, argi izpiak polarizatzen ari den seinalea duzu hau.
Nola Lortu
Optikan aukera anitza duzu Polarizatutako betaurrekotan: Serengeti, Bollé, Cébé, Evaney eta Polaroid etxekoak batik bat. Gogora ezazu zure eguzkitako betaurrekoak Polarizatutako lenteez graduatu ditzakezula, behar baldin baduzu. Eska iezaguzu froga bat eta ikusiko duzu!
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak