Costa del Mar eguzkitako betaurrekoak

Costa del Mar eguzkitako betaurrekoak

1983 urtean Floridako (EEUU) arrantzale eta kirolari talde batek bere begiek behar zuten babesa eskeitzen zien betaurrekorik ez zegoela konturatu ziren.  Jakina, oso baldintza gogorrak jasan behar dituzte hango arrantzaleek egunero: ordu asko eguzkitan, eguzkiak uretan sortzen duen isla itsutzailea eta muturreko hezetasun eta tenperaturak jasan behar dituzte.

Euren beharrak asetzeko moduko betaurrekoak sortu behar izan zituzten: erabateko babesa eta gardentasun paregabea eskeintzeko moduko betaurrekoak behar zituzten. Honela jaio ziren Costa del Mar eguzkitako betaurrekoak.

Munduko lenterik garbienak “The clearest lentes on the Planet” kirolari eta abenturazale zorrotz eta euren begientzako babes altuena nahi duten edonorri zuzentzen zaie: %100 UM izpiak eta argi urdina iragazten bait dute eta koloreak selektiboki filtratu ere bai.

Costa del Mar eguzkitako betaurreko guztiak Polarizatuak dira: baina lente polarizatuen abantailez gain, kolore primarioak (berde, urdin eta gorria) nabarmentzeko diseinatu dira argi urdin-morea eta horia (580nm) selektiboki iragazten dute.

Erabiltzaileek zera sumatzen dute: garbitasun maila handiagoa, erosotasun eta koloreen ikusmen garbiagoa batez ere zorroztasun handiko ekintzetan.

Zer abantaila eskeitzen dizkigu Costa 580 teknologiak beste betaurreko polarizatuekin alderatuta?

Costa 580 lenteek bi abantaila nagusi eskeintzen dizkigute:

  • Izpi kaltegarriak iragazteko gaitasun handiagoa: 425nm baino uhin luzera txikiagoko izpi guztiak desagertarazten ditu, babes handiena eta garbitasun aparta eskeiniz.
  • Koloreen kontraste eta bereizmen ahalmen handiagoa.

Beheko grafikoak abantaila hauek argitzen ditu: Costa 580 lenteek 425nm baina luzera txikiagoko argi izpi guztiak iragazten ditu. Honek esan nahi du UM izpiak eta argi urdin-moreak ezin dute igaro: argi izpi hauek cataratak eta DMAE sor dezakete eta begi nekea eta “laino efektua”  sortu.

Bestalde, zera ikusi ahal dugu: Costa 580 lenteek espektroa modulatu egiten dutela, kolore jakin batzuk (urdin, berde eta gorri) anplifikatuz, grafikoan mendi itxurako maximo erlatiboak sortu egiten ditu eta 580nm inguruko koloreak (eguzkiaren horia) selektiboki iragazten ditu. Koloreen moldaketa honek hauen artean erraz bereizteko ahalmena handitu eta kontrastea errazten du nabarmen.

Costa del Mar betaurrekoen teknologia

Nola aukeratu Costa del Mar eguzkitako betaurrekoen kolore egokia

Beste artikulu batean ikusi dugu nola aukeratu eguzkitako betaurrekoen lenteen kolore egokia.

Costa betaurrekoek, hala ere, bereizitasun batzuk dituzte: modelo guztiak polarizatuak dira eta argi-espektroaren kontrola dute.

Hurrengo taulan ikusi ahal dugu lente kolore bakoitzaren abantailak. Horietako asko kolore ezberdinetako ispilua dute: ispilu hauek ebaliagarritasun zehatza dute. Hain zuzen, uhin luzera ezberdinak indartu edo iragazteko garaian, baliagarriak ez zaizkigun uhin luzerak islatzen dituzte lente hauek espektroaren kontrol zorrozagoa egin ahal izateko.

Costa 580 Ispilu urdina
Costa 580 ispilu berdea
Costa 580 zilar ispilua
Costa 580 grisa
Costa 580 kupre kolorea
Costa 580 sunrise
Urdina
Berdea
Zilarra
Grisa
Kuprea
Sunrise

Transmisioa: %10

Transmisioa: %10

Transmisioa: %12

Transmisioa: %12

Transmisioa: %12

Transmisioa: %27

Isla urdina duen lente grisa. Argitasun handia dagoenerako egokiak. Kontrastea hobetzen eta koloreen arteko bereizketa nabarmendu egiten du.

Isla berdea duen lente marroia. Ikusmenaren zorroztasunari mesede egiten dio, baita neurriz gaineko argi kontrastea denean ere.

Zilar koloreko isla duen lente grisa. Balio anitzeko lentea, erabilera askotarako aproposa da:

Hainbat erabiletarako egokia, ondo moldatzen da baldintza gehienetan. Aktibitate orotarako egokia.

Distira ezabatzen eta kontrastea suspertu egiten du edozein argi baldintzatan.
Kolore argiagoagatik aukerakoak dira egunsenti/iluntze garairako
  • Giro eguzkitsua
  • Itsasoa
  • Bajurako arrantza
  • Hondartza
  • Giro eguzkitsua
  • Muturreko argi kontrastea
  • Kostaldeko eta Ibaiko arrantza
  • Argitasun baldintza aldakorrak
  • Eguraldi hodeitsua
  • Kanpoaldeko edozein jarduera
  • Ibaiko arrantza
  • Kontraste naturala eskeintzen du
  • Edozein kanpoaldeko ekintza
  • Gidatu
  • Arrantza argitasun aldakorrean
  • Edozein eguneroko ekintzatan
  • Argi urria denean kontrastea hobetzen du
  • Egunsentia/ilunabarra
  • Zeru estaliak

Errendimendu handiko lente polarizatua eta espektroaren kontrola konbinatuz sortzen diren lente hauek abantaila handiak dituzte. Costa del Mar eguzkitako betaurrekoak babes eta ikusmen paregabea eskeintzen die itsasgizon, arrantzale, belazale eta itsaseko kirolean dabilen edonorri.

Dudarik gabe, kalitatea, diseinua eta batez ere, errendimendu handiko lenteak nahi dituen edonorrentzat gomendatuko genituzke.

Costa del Mar eguzkitako betaurrekoak: modeloen galeria

Hauek dira Costa eguzkitako betaurrekoen artean modelorik adierazgarrienak:

Graduatu itzazu zure Costa betaurrekoak

Costa betaurreko guztiak neurrira graduatu daitezke Costa lente originalak erabiliz. Monofokal zein progresiboak eskuz muntatzen dira Floridan (EEBB).

Costa lenteen abantailaz gozatu ahal izango duzu: munduko betaurreko polarizatu onenak zure neurrira!

Las gafas de sol graduadas Costa se ensamblan a mano en Florida

Orain, Costa betaurrekoak opariekin datoz!

Optikan ditugun modelo bakoitzarekin batera bi opari eskeintzen dizkizugu: alde batetik Costa elastiko urdina eta bestetik Costa soka esklusiboa. Hauen jatorrizko prezioa 24,00 € eta 8.99 € da besteak beste, baina zeuk doan eman ahal izango dituzu.

Camiseta Costa del Mar mod. Baja color Navy
Cordón Costa del mar C-Mono

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!