Transitions Optical ek bere lente dinamiko belaunaldi berria aurkeztu digu: Transitions Signature lenteak (lehen Transitions VII). Transitions lenteei buruzko informazioa hemen aurkituko duzue.
Zertan dira bereziak?
Transitions, graduatutako lente arin eta finak dira. Bere bereizitasunik nabarmenena beren kolorea aldakorra dela da. hau da: argitasunaren araberan automatikoki ilundu edo argitu egiten dira, beti kolore egokia eskeiniz. Hau gutxi balitz, lente hauek UltraMore izpiak (UM) guztiz iragazi egiten dituzte, lenteak argi ala ilun egon.
Argiarekiko egokitze hau oso azkarra da, bai kanpokaldean ematen den lenteen iluntze prozesua, baita barrukaldean edo itzalean argitze prozesuak ere segundu gutxi batzuk besterik ez ditu behar.Transitions Signature lenteak diseinatzeko baliabide handiak behar izan dira eta muturreko argitasun eta tenperatura ezberdinetan ere erantzun egokia ematen dutela zihurtatzeko. Gainera lente hauen kolorean eta kolorearen aldaketaren azkartasun eta egonkortasunean lan handia egin da: guzti honen bidez inoiz baino kolore egonkor eta estetikoagoak dituzten lenteak dira, benetan erosoak itzal eta eguzkitan.
Transitions signature lente berriak eguzkiaren argiarekin iluntzen dira soilik (UM kantitate bat duelako) eta argi mantentzen dira barrukaldeko argi artifizialpean. Hiru kolore ezberdinetan eska ditzakegu: marroi, grisa eta berdea.
Kolorearen egokitze azkarra
Zeinentzat gomendatuta:
- Bere ikusmen arazoa konpontzeaz gain, eguzkiarekiko babes osoa eskeintzen duten lenteak nahi dituen edonorri.
- Bi betaurreko izan beharrean (gaduatutakoak+eguzkitakoak) betaurreko bakar batekin, barrukalde nahiz kanpoaldean behar den ikusmena eskeiniko dion betaurrekoak nahi dituenari.
- Argitasunak enbarazu egiten dion edonorri; kolore finkoko eguzkitako betaurrekoak ez dira komenigarriak hainbat kasutan, batik bat kolore hori batzutan argiegia suertatu dakiekelako eta bestetan, ordea, argiegia.Transitions Signature lenteek beti dute kolore egokia, eta inguruan dugun argitasunarekin azkar eta automatikoki egokitzeko ahalmena dute
- Kaleko argitasunak enbarazu egiten dion edonorri.
- Bere lanagatik edo beste arrazoiengatik kaleko argitasunetik barrulkaldeko argi artifizialera maiz pasa behar duen edonorri. Adibidez: postalari, banatzaile, garraiolari, etab….
- Haurrei ere primeran datozkie Transitions Signature lenteen bereizitasunak. Alde batetik erresistentzia handikoak eta arinak direlako eta bestetik haurrek nagusiek baino babes handiagoa behar dutelako eta kanpoaldean denbora gehiago igarotzen dutelako
- Adineko jendeak ere argiarekiko sentikortasun handiagoa du eta lente hauek komeni zaizkie.
- Kataraten ebakuntza egina dutenek ere eguzkiaren argitasunak enbarazu egin ohi die eta hautagai egokiak dira lente hauek aukeratzeko.
Orokor, Transitions Signature lenteak eguzkiaren UM izpiengandik guztiz babesten gaituzten lenteak dira, barrukaldean argi eta kanpoaldean eguzkiaren argiarekin automatikoki iluntzen direnak, betiere kolore egokia aurkezten dutelarik gure ohiko lenteak bezain arinak eta finak direlarik.
Lente hauen nondik norakoak azaltzeko behar diren materialak optikan ditugu jada. Galde iezaguzu.
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak