Ukipen lenteak: betaurrekoekiko 10 abantaila

 

  1. Gehienetan ikusmen garbiagoa lortzen da
  2. Oso erosoak dira. Jarri eta gutxira jantzita daramatzazula ahaztu egingo duzu. Ukipen lenteak ez dira lasaitzen eta ez duzu behin eta berriro neurrira jartzen ibili beharko.
  3. Izan zaitez zu zeu! ukipen lenteek ez dute zure itxura aldatzen: eder egiten zaituzte.
  4. Ikustezinak dira. Ez dira nabarmentzen. Zaila da norbait ukipen lenteak daraman ala ez jakitea.
  5. Ukipen lenteek ongi egiten dizuteEz zaitez larritu graduazioarekin. Ukipen lenteak oso finak dira beti, edozein graduazio duzula ere.
  6. Ez dira lausotzen, euria ari duenean ez dira bustitzen, ez dira zikintzen.
  7. Ikuseremu osoa. Ez duzu zertan bizitza euskarri baten bitartez ikusi behar.
  8. Kirola atsegin baduzu, betaurrekoek sufritu ditzakeen hainbat arrisku saihestu ditzakezu: kolpe, desdoiketak, eroriak, hausturak .
  9. Material berriek aurreko belaunaldikoak baino seguruagoak, erosoagoak eta osasuntsuagoak dira, beste abantailen artean. Aurretik izandako esperientzia positiboa izan ez bazen ere, emaiezu aukera berria ukipen lenteei, gure eskura ditugun diseinu eta materialek inoiz ez bezalako aukerak ematen bait dizkigute zure esperientzia ezin hobea izan dadin.
  10. Aukera zabala da gaur egun diseinu eta materialetan: biguin edo zurrunak; miopia, hipermentropia edo/eta astigmatismoa konpentsatzen dutenak; progresiboak…

Ukipen lenteen abantailak asko dira, lehen pausoei buruzko orria eta ohiko galderei buruzko orria ere irakuri ditzakezu.

Galde iezaguzu! eta ikus zeure burua eta mundua beste era batera. Zatoz, geuk lagunduko dizugu.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!