Lehen pausoak

Lehen pausoak

Hauxe zure lentillen emate bisitan kontatu dizkizugun gauza guztien oroigarri bezala balio izango dizun gida erreza duzu. Zure ukipen lenteekin emango dituzun lehen pausoetan lagungarri gerta dakizuken gida praktiko eta informala

Eskuen garbiketa

Ukipen lenteekin duzun kontaktu orok (lenteak jarri, kendu, garbitu  etab.) esku garbiketa arduratsu eta sakonaz hasi behar du. Eskuak lenteen kutsadura-iturri nagusia dira, beraz ondo egingo dugu. Jarrai itzazu hurrengo pausuak:
Limpieza de manos

  1. Xaboiaz garbitu itzazu eskuak, ahal izanez gero dispentsatzailea duen xaboi likidoa erabiliz. Ahal baduzu, aukera ezazu usain gutxi eta kolorerik gabeko xaboi neutroa, eskuetan hondar gutxiago uzten bait du.
  2. Bereziki hatz arteak ondo garbitu itzazu, zikinkeria gehiago metatzen den tokia bait da.
  3. Ur ugariz aklaratu itzazu, zure eskuetan xaboi-hondarrik gelditu ez dadin
  4. Lehor itzazu eskuak ilerik uzten ez duen eskuoihal garbiarekin

Jada esku garbi eta lehorrak ditugu. Goazen lenteekin:

Eskuineko/ezkerreko lenteak identifikatzea

Oso ohikoa da bi lenteak desberdinak izatea, beraz garrantzitsua da hasieratik eskuina eta ezkerra bereizten ikastea. Bi lenteak berdin-berdinak izan arren ere ohitura ona da eskuin/ezker desberdintzea, honek aurrerago aurki ditzakegun arazo desberdinak konpontzeko errezagoa suertatuko bait zaigu hasieratik lente eskuina eta ezkerra nahasten ez baditugu.

Eskuineko lentearekin hasiko gara beti. Lenteak jarri, kendu eta garbitzeko orduan ere eskuinarekin hasiko gara. Horrela ez ditugu inoiz nahastuko. Normalean, eskuineko lentilla-kaxa Esk edo D batez markatuta emango dizugu eta ezkerrekoa begiarena Ezk edo I batez. Lenteak gordetzeko eman eman dizugun kutxatilaren gelaxkak, R batez (eskuinekoa) edo L batez (ezkerrekoa) markatuta etorri ohi dira (ingelesez) edo ezkerreko gelaxkan bihotzaren marrazki bat. Kolore desberdina ere izan ohi dute erraz bereiz ditzazun.

Orain eskuineko lentearekin hasiko gara:

Nola jakin lente bat zuzen edo alderantziz ote dagoen

Bere natura malguagatik ukipen lente bigunak zuzen edo alderantzizkako forma har dezakete . Oro har, materialaren tentsioek lentea era zuzenean egonkorrago izaten eragiten dute, baina alderantziz jar daiteke hura maneiatzerakoan edo hura kutxatilatik ateratzerakoan. Alderantziz dagoen lentea deserosoagoa da, beraz  sartu baino lehen ziurtatu beharko dugu zuzen sartzen ari garela.Diferenciar derecho y revés de una lentilla

  1. Zure hatz erakuslearen mamiaren gainean jar ezazu lentea eta begiratu iezaziezu lentearen ertzei, hauek “itxiak” egon behar dute, kaiku baten itxura hartuz. Beharbada zure betaurrekoak behar izango dituzu lentearen ertzak garbi ikusteko.
  2. Hatz-mamiak erabiliz, lenteari itzulia ematen saia zaitez, alderantziz jarri dadin.
  3. Orain ertzak zorrotzagoak dira, plater sakonekoen antzekoagoak. Lentilla alderantziz dago.
  4. Emaiozu Itzulia berriro eta begiratu ezazu ertzen itxura. Lentea egonkorragoa dela ere nabaritu ahal izango duzu.

Lenteak jartzea

Posición para colocar las lentillasOrain eskuineko lentea eskuineko begian sartzeko prest gaude.

  1. Jar ezazu lentea zure eskuineko hatz erakuslearen mamian, puntatik hurbil
  2. Ezkerreko eskuaren hatzak eskuineko begiaren goiko betazala finkatzeko erabil itzazu, begia ondo irekitzen eta begiak kliskatzen saihesteko.
  3. Eskuineko eskuaren hatz luzeak darabil beheko betazala finkatzen lagunduko dizu.
  4. Pixkanaka hurbil ezazu lentea begiaren erdikaldera
  5. lenteak begia ikuitzen duenean, itxoin ezazu segundo bat hatza erreturatu baino lehen, bestela lentea arrasta bait dezakezu nahi gabe.
  6. Begia itxi poliki-poliki. Hasieran lagungarria suertan daiteke betazalaren gainean masaje leun bat ematea begia eta lentearen artean gera daitekeen burbuilak desagertarazteko eta lentea hobeto zentratzeko.

Trikimailu txiki batzuk lagungarri gerta daitezke:

  • Begiaren hatza erretiratzerakoan lentea arrastatzen baduzu, seguraski mugimendu hau azkarregi eginagatik gertatu zaizu: astiroago erretiratzen saia zaitez. Bestetik, hatz-mamia hezeegia izatea posiblea da ere: hura apur bat lehortu ezazu eta egin proba berriro.
  • Askotan, konturatu gabe, lentea baxuegia jartzen dugu. Lagungarri suerta daiteke beherantz begiratzea jarri eta berehala, behin hatza erretiratzen dugunean, begia itxi aurretik, lentea berez zentratzen laguntzen bait du.
  • usalentillas.com web orrian ere lenteak nola jarri azaltzen duen orrialde interesgarria aurkituko duzu.

Erabilera ordutegia

Gogora ezazu ukipen lenteak erabiltzeko ordutegia kontrolpean izan beharko duzula: arazorik izan ez dezazun ordu kopuru jakin batez erabili ditzazezu gehienez. Poliki-poliki hasiko gara: hasierako egunean ordubete-bi ordu besterik ez. Hurrengo egunetan ordutegia zabaltzen joango gara egun bakoitzeko ordu bat edo bi gehituz. Honela laister egunean 8 ordutako erabilerara iritsiko gara. Behin 8 ordu hauek erabiltzera iristen zarenean errebisio bat egingo dugu dena zuzen doala ziurtatzeko. Hemendik aurrera zure lenteez arazorik gabe disfrutatu dezazekun gehienezko ordutegia zehaztuko dugu.

Gogoratu: lenteen erabilera ordutegia kontrolpean izatea funtsezkoa da. Honetarako ideia ona da goizez jarrtzen dituzunean, etxetik irten baino lehen egiten duzun azkenetariko gauza izan dadila, eta halaber, gauez, etxera iristen zarenean lenteak kentzea egiten duzun lehendabiziko gauzen artean egon beharko luke.  Honela lenteen erabilerari etekinik aterako ez diozun hainbat denbora ekidin ahal izango dugu. Zure begiek arnas hartzen dute, eta ukipen lenteak jantzita dituzula nekez har dezakete arnas era egokian.

Lenteak kendu

Lehenik, goian azaldu bezala eskuak ondo garbituko ditugu. Orain, eskuak lenteak jartzeko posizio berdinean jarriko ditugu:

  1. Ezkerreko hatzekin eskubiko betazala helduko dugu, begia ondo irekitzeko eta nahi gabe begia kliskatu ez dezagun.
  2. Eskuineko eskuaren erdiko hatzak beheko betazala helduko du.
  3. Eskuineke eskuaren hatz lodia eta erakuslea poliki-poliki begiaren erdirantz hurbilduko dira.
  4. Hatzek lentea ikutzen dutela nabaritzen duzunean saia zaitez lentea heltzen eta “tira eginez” bezalako mugimendua erabiliz atera ahal izango duzu.
  5. Beste era batera ere egin dezakezu: eskubiko eskua bakarrik erabiliz, hel ezazu beheko betazala. Aldi berean, eskuineko hatz erakusleaz baliatuta, arrasta ezazu lentea beherantz, milimetro batzuk. Behin beheko posizio horretan errezagoa suerta daiteke lentea ateratzea hatz lodia eta erakuslea erabiliz.

Garbiketa eta desinfekzioa
Estuche y solución de limpieza

Behin lentea kentzen dugunean eskuaren ahurrean jarriko dugu garbitzeko. Ukipen lenteek begiaren malkoetan eta betazaletan aurkitu ditzakegun hainbat elementuekin zikintzen eta kontaminatzen dira. Garbiketa, beraz egunero egin behar da guk gomendatu dizugun likidoarekin: zure begi eta lenteen materiala kontutan hartuta komenigarriena da eman dizugun likidoa erabiltzea.

  1. Eskuan dugun lentearen gainean garbitzeko likidoaren tanta batzuk botako dizkiogu. Hatzaren mamiarekin lentearen azalean igurtziko dugu segundu batzuz, bere azalean egon daitekeen proteinak etabar garbitu ahal izateko.
  2. Likido berdina erabiliz, zurrustada txiki bat botako diogu lenteari.
  3. Lente zorroaren eskubiko saskitxoa ireki eta barruan sartuko dugu.
  4. Saskitxoa likidoz beteko dugu: likido honek lentea garbitu, desinfektatu eta aklaratu egingo du. Ez du merezi goraino betetzerik, baizik eta lentearen bi azalek likidoarekin kontaktua izan behar dute garbiketa ondo egin dadin.
  5. Hurrengo goizean ukipen lenteak garbiak, desinfektatuta eta erabiltzeko prest aurkituko ditugu.

Lente zorroan gelditzen den likidoa bota behar da bere propietateak galdu bait ditu. Gero, aklaratu ezazu saskitxo bakoitza likido garbi zurrustada botaz. Azkenik, utz ezazu zorroa irikia, gaberako garbia eta lehorra aurkitu dezazun.

Noizean behin ere lente zorroa aldatu beharko duzu. Zorionez, gaur egun erosten duzun likido bakoitzarekin zorro berria dator: berritu ezazu zure lente zorroa likidoarekin batera.

Erabili eta botatzeko diren lenteen epea errespeta ezazu

Zure lente bigunak erabili eta botatzekoak badira, epe motz eta jakin batez erabili ahal izango dituzu. Badira egun bakarrekoak, astebetekoak, 15 egunekoak eta hilabetekoak ere. Argi eta garbi adieraziko dizugu zure lenteen epea zein den.  Hala ere epe hau lenteen kaxan ere ageri ohi da (daily, weekly, monthly, etab.).

Oso garrantzitsua da noiz estrenatu dituzun apuntatzea. Laborategi batzuek kaxetan data idazteko eremua izaten dute: erabili ezazu. Agenda edo online egutegiren erabiltzaile bazara (Google, Outlook, etab) asteroko/hileroko (zure lenteen epearen araberan) oroigarri bat ezarri ezazu ahaztu ez zaitezen. Patrikako telefonoen aplikazioak nahiago badituzu, badira zehazki horretarako diseinatu direnak: Lens Time (iOS) edo Las lentes de contacto (android).

Garrantzitsua da zure erabili eta botatzeko lenteak laborategia dionetik harantz erabiltzeko tentazioa jasatea. Hauek dituzu arrazoiak:

  • Ukipen lenteen manipulazioak eta malkoan dauden hainbat elementuk lenteak degradatu egiten ditu. Prozesu hau estrenatzen dituzun egunean hasten da. Hortik aurrera lenteak bere propietateak galtzen doa poliki-poliki. Adibidez: bere hidratazioa galtzen doa eta gasen trukea egiteko zailtasun handiagoa du egunak pasatzen diren einean.
  • Erabili hala ez, lehendabiziko egunetik hasita gertatzen den prozesua da.
  • Lenteak zure begiaren gainean zuzenean jarrita daudenez, baldintza ezinhobean egon behar dute beti, arazorik izan ez dezagun. Egunak pasatzen diren einean, zure lenteak lente berrien ezaugarriak galtzen juango dira.
  • Laborategiak ematen duen epea lenteen erabilerak inolako arazo sortu baino lehen bota ditzazun kalkulatuta daude. Epe hauek ez errespetatzea alperrikako arriskuak hartzera eraman zaitzake. Ez hartu arriskurik zure begiekin!

Noiz ez dituzun erabili behar

Lehenago ikusi dugu ukipen lenteak, betaurrekoek ez bezala, zuzenean begiaren gainean jartzen direla. Beraz, bai begia eta bai lentea baldintza onenetan egon behar dute.

  • Lenteak jarri aurretik botaiezu begirada bat egoki daudela zihurtatzeko: Begiratu lenteen ertzetan hausturarik ez dagoela, lentearen azalean ezer ez dagoela eta orohar itxura ezinhobea izan dezala.
  • Begiak ere, noski, baldintza onenean egon behar du. Garbia eta lasia, min, gorridura eta azkurarik gabe. Dudarik baduzu, galde iezaguzu.
  • Gainera, egoera edo baldintza bereizi batzuetan lenteen erabilera ez da komenigarria: hondartza adibidez. Igerilekuan erabili nahi badituzu, erabili igeri egiteko erabiltzen diren betaurrekoak, igerilekuko urak lenteekin kontaktuan jarri ez dadin.

Errebisioak

Lehendabiziko errebisioa lenteak eman eta egun gutxi batzutara egingo dugu. Lenteen balorazioa egiteko lenteak jantzita etorri behar duzu, ahal bada ordu batzuz jantzita egon daitezela, ez jantzi berriak. Aurrerantzean egingo ditugun errebisioak argituko dizkizugu, baina, gutienez 6 hilabetean behin izan ohi dira.

Bidean normala da galderak izatea edota gehiago jakin nahi izatea: Galde iezaguzu!

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Iruzkina Bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!