Ukipen Lenteak

Ohiko galderak eta erantzunak

Ukipen lenteak erabiltzen hasi aurretik eta hasi ondoko lehen egunetan normala da zenbait zalantza izatea.

Orrialde honetan ukipen lenteei buruzko galderak erantzuten saiatuko gara. Dagoeneko, ukipen lenteak erabiltzen hasia bazara, lehen pausoei buruzko orria irakur ezazu.

Orrialde honen edukia aldatzen joango da eta galdera-erantzun gehiago idatziko ditugu aurrerago. Zure galdera egin nahi badiguzu, mesedez erabili ezazu gure harremanetarako orria hemen.

Nork erabili ditzake ukipen lenteak?

Jende gehintsuena gai da ukipen lenteak erabiltzeko. Erabili aurretik, neurri eta froga erraz batzuk besterik ez dugu egin behar, zuretzat aproposak ote diren jakin ahal izateko.

Nik behar dudan graduaziokoak ez daudela eskuragarri entzun dut...
Gaur egun ia edozein motatako lenteak egiteko gai dira gure laborategiak. Bai material, tamaina eta graduazioari dagokionean ere ia edozein pertsonari egokitzeko moduko lenteak egin ditzakete.
Zein eratako ukipen lenteak daude?
Bigun edo gogorrak. Miopia, hipermetropia, astigmatismo edo presbizia dutenentzat. Egunero, astero, hilabetero, urtero berriztatzen direnak… aukerak bukaezinak dira!
Ikusmen garbiagoa betaurrekoekin ala ukipen lenteekin?
Orokorrean, ukipen lenteekin lortzen duzun ikusmena betaurrekoekin lortzen duzunaren berdina edo hobea izango da.
Jartzen eta kentzen zailak dira?
Jartzeko eta kentzeko pauso jakin batzuk eman behar dira: errezak dira, baina hasieran kontuz eta poliki egin beharko dituzu. Ez larritu: laister azkarrago eta errazago egin ahal izango duzu.
Egunero garbitu behar dira?
Ukipen lenteak gorputzeko jarioetariko batekin harreman estua du: malkoak. Erabiltzen dituzun bakoitzero garbitu eta desinfektatu beharko dituzu likido jakin batzuk erabiliz. Lasai: prozedura guzti honetarako segundu gutxi batzuk besterik ez duzu beharko!
Egun osoan zehar jantzita eraman ditzaket?
Begiak, airearekin harremanetan dagoen gorputzeko beste atalen antzera “arnas hartu” behar du. Honela zelula berriak sortu, bere lana txukun egin eta osatzeko ahalmena mantentzen du. Ukipen lenteek begiaren (kornearen) zati handi bat estali egiten dutenez, ezin du prozesu hauek bermatzen dituen “arnasketa” egokia egin. Honengatik egunero denbora jakin bat atseden hartzen utzi behar diogu, hurrengo egunerako baldintza ezin hobea berreskuratu dezan. Honek esan nahi du lenteak zenbat ordu janzten ditugun kontrolpean izan behar dugula: beraz, begien onerako, EZ itzazu lenteak ordu gehiegi erabili.
Zerbat orduz erabili ahal izango ditut?
Eguneroko erabilpen ordutegia hainbat faktorek baldintzazen dute: graduazioa, lentearen materiala, zure malkoaren ezaugarriak, zure beharrak, etab… Horiek guztien araberako ordutegia adieraziko dizugu lenteak eroso eta segurtasunez erabili ahal ditzazun.
Ukipen lenteak begiaren barruan galdu daitezke?
Ez. Ukipen lenteak ezin dira begian galdu. Betazalak tapizatzen dituzten ehun batzuk dituzte barrukaldetik, eta lenteak ezin du begiaren barrukaldera jo. Zentratuta ez badaude, bi betazaletako baten azpian aurkitu ahal izango ditugu, baina ezin izango dute haratago joan.
Kirola egin nahi dut. Ukipen lenteak erabili ditzaket?
Bai, noski. Kirolean dabilen jende askok erabiltzen ditu, arrazoi ugari direla eta. Orokorrean, lente biguinak gomendatuko dizkizugu.
Ukipen lenteak daramazkidanean, betaurrekoei buruz erabat ahaztu naiteke?
Badira hainbat kasu zure betaurrekoak erabiltzeko: etxean, ukipen lenteak kentzen dituzunean, edo noizbait hauekin arazorik izaten baduzu. Kasu horietarako zure betaurrekoak mententzea ideia ona da.
Ukipen lenteek iraungipen data dute?
Bai. Ontzian agertzen da ukipen lenteen iraungipen data, orokorrean data luzeak izan ohi dira: urte gutxi batzuk. Ez itzazu erabili iraungipen data baino haratago.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!