EUpromovarilux

Zure Varilux progresibo 2º parea doan

Varilux, lente progresibotan erreferentzia dena oso erakargarria den sustapena jarri de martxan: erosten duzun isladen aurkako “Crizal” tratamentudun Varilux lente progresibo pare bakoitzagatik Varilux computer progresibo parea oparituko dizkizu, doakoa den progresiboak ere Crizal tratamendu bera dutela. Sustapen honetan Varilux etxeko edozein progresibo mota sar daiteke “activities” ezik. Sustapena 2014ko Martxoaren 15etik Uztailaren 15raino indarrean izango da.

Zer da Varilux

Varilux goi mailako progresiboak dira: lehendabiziko egunetik hasita urrutira, bertara, zein tarteko distantziatara ikusmen eta erosotasun paregabea eskeintzen duten lente progresiboak. Beren bereizitasun nabarmenenak hauek dira:

  • Ikusmen zehatz eta garbia edozein distantziatara
  • Ikuseremu zabal eta erosoagoak
  • Gorputzaren posizio naturalagoa
  • Buru mugimendu gutxiagoen beharra
  • Lenteen kalitate optiko onena bermatzen duten prozesua
  • Egokitze azkarra, kasu batzutan berehalakoa
  • Materia, kolore eta tratamendu aukera zabala, baita lente ultra-mehe egiteko aukera
  • Ia edozein neurrira egiten diren graduazioak eskuragarri daude
  • Erabilera bereizitarako diseinatu diren modeloak eskeintzen dira: ordenagailua erabiltzeko, gidatzeko, kirolarientzat, etab…
  • Pertsona bakoitzari egokitzeko hainbat datu kontutan hartzen dituzte: graduzioaz gain, pertsona bakoitzaren eta euskarriaren ezaugarri fisiko eta bestelako parametroak kontutan hartuta egiten dira.

Zer da Varilux Computer

Ordenagailuaren erabilerarako bereizki diseinatutako lente progresiboak dira: lente hauekin bertara (testua), nahiz tarteko distantziatara (pantaila) ederki ikusi ahal izango duzu. Ez dute balio urrutira begiratzeko. Bulegoko lanerako apartak dira, interneter nabigatzeko eta orokorrean bertara eta inguruan duzuna (zugandik metro bateko distantzia arte) garbi eta eroso ikusi ahal izateko aukera onena. Berriro esango dugu: urrutira ez duzu lente hauekin ondo ikusiko.

Ordenagailua erabiltzen baduzu eta progresiboak behar badituzu

Orduan sutapen hau zuretzat egokia da. Gaur egun gehienok lanerako/aisialdirako ordenagailua erabiltzen dugu eta horretarako diseinatuta dauden lenteak opari eraman ahal izango duzu Varilux progresiboekin  batera.

Galde iezaguzu behar dituzun azalpen guztiak emengo dizkizugu. Gogora ezazu sustapen hau 2014ko Uztailaren 15a arte iraungo duela.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!