Orain, zure eguzkitako betaurrekoak lente onenekin graduatu ditzakezu: eguzkitako lente estandarrak baino 40 € gehiagorengatik Xperio lente polarizatuekin graduatu ditzakezu.

Xperio lente polarizatu graduatuak 40 € gehiago Lehenago ikusi dugu lente polarizatuen abantailak hemen. Experio Essilor laborategiaren kalitate goreneko lente polarizatuak dira. Lente polarizatuek dituzten abantailez gain, Experio lenteek beste abantaila hauek dituzte ere:

  • Graduazio aukera aparta: Graduazio gehienetan eskuragarri daude Xperio lenteak
  • Finak, arinak eta erakargarriak: Xperio lenteak oso lente arinak dira. Gainera materia finan egiteko aukera dugu: zure eguzkitako betaurrekoak ahal den arin eta finenak geldituko zaizkizu zure graduazioa edozein dela eta.
  • Kolore aukera zabala: grisa, marroia eta berdeaz gain, beste kolore berriagoetan ere eskura ditzakezu. Urdin-morea, bioleta eta zeru-urdinkolorea. Kolore degradatuak ere bai!
  • Edozein betaurrekorentzat egokiak, progresiboak barne: Varilux Xperio progresiboak ere bai!
  • Eta guztia Essilor kalitate bermea duela.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!