Brendel eyewear
Brendel eyewear: betaurreko graduatu saila

Brendel betaurrekoak

Eschenbach etxe alemanak eginiko kalitate handiko betaurreko marka da eta garbitasun handiko azetato eta altzairuz eginiko diseinu oso erakargarriak egiten ditu. Bereiziki interesgarriak, emakumeentzako modelo sofistikatuak, kolore atsegin eta naturan oinarritutako diseinu geometrikoak oinarri hartuta sortutako modeloak erakargarriak dira oso.

Eschenbach beste betaurreko sail batzuren sortzailea da. Horien artean gustokoenak Titanflex eta JOS.

Materialak eta diseinua:

Pastazko euskarriak, eskuz egindako azetatozko koloretazko xaflaz eginak dira eta distira eta kolore berezia lortzen dira prozesu honekin. Ukabilaldeko apaingarri metalikoek betaurrekoa jantzi egiten dute, itxura paregabea emanez.

Metalezko euskarriak euren hagatxoen diseinuagatik bereizgarriak dira, azetatozko apaingarridunak.

Brendel Eyewear modelo sorta berria bere estilo bereizia duen emakume gazte eta zorrotza du helburu, edozein betaurrekoekin bere gustuak asetzen ez dituenetarikoa, haratago joateko prest dagoena. Markako “Inoiz baino hobeto ikusten dut neure burua” leloak sail honen ezaugarriak ederki adierazten ditu.

Kalitatea nagusi:

Badaramatzagu urte batzuk etxe honetako betaurrekoekin lanean eta gure esperientzia ezinhobea da materialen itxura, kalitate eta urteak pasa hala emandako emaitzarekin. Itxura paregabez gain, betaurreko indartsuak ditugu Brendel etxeko euskarri hauek.

 

gafas graduadas Brendel eyewear
Gafas graduadas Brendel eyewear

Brendel eyewear betaurreko sailaren argazkiak

Brendel eyewear saila dagoeneko optikan duzue eskuragarri. Modelo ezberdinen argazkiak ikusi ahal dituzue:

Zatoz gure optikara

Donostiako Mandaseko Dukearen Pasealekua, 51 aurkituko gaituzu, Tabakalera eraikinaren pare-parean.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!