Timberland betaurrekoak

Timberland markak produktu tekniko, eroso eta iraunkorrak arduraz sortu izanagatik lortu duen ospea merezia da.

Bota iragazgaitz originalaren sortzaileak, egun oinetako, arropa eta graduatutako eta eguzkitako betaurreko sail interesgarriak eskuratzeko aukera ematen digute. Bere esanetan “egun osoan eroso ibiltzeko moduko produktuak eta urte osoan erabili ahal izateko moduko produkto iraunkorrrak” sortzen dituzte.

Timberlandek gizonezkoentzako betaurreko sail ederra sortu du:  luxurik gabe, aukeratutako materialek sendotasuna eta erosotasuna transmititzen digute, estetika soil baino erakargarriz apaindutako dotorezia apala dutela. Hagatxoen inguruan dituzten apaingarriek berehala gogorarazten digute oinetako marka famatuaren produktu baten aurrean gaudela.

Modelo ezberdinen artean metala da nagusi, baina azetatoak ere badu bere tokia sail honetan, baita azken belaunaldiko material ultra-arinek, TR-90 besetak beste.

Hagatxoak, betaurrekoaren zati higikor bakarra, arreta handiz zaindu dira: elastiko eta estaldurek sendotasun eta egonkotasun aparta erakusten dute.

Timberland betaurrekoak edozein adineko gizonezko bat asetzeko moduko estetika, erosotasun eta kalitatearen jabe dira, hasieratik eder egiten dizuten betaurrekoak.

Timberland betaurrekoak

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!