Banner Bollé Sportprotective kirol betaurrekoak

Kirol betaurrekoen orrian ikusi dugunez, gure begiek, gorputzeko beste atalen antzera, kirolean ibiltzeko babes egokia behar dute:

  • Babes fisikoa: jaso ditzakegun kolpeengandik ezkutu baten antzera babesten gaituen elementua
  • Eguzkiaren erradiazio kaltegarriengandik (UM) babesten gaituen iragazia

Behar hauei erantzuteko, Bollé-k Sport Sport Protective kirol betaurreko saila sortu du, kirol betaurreko sail berria zeinetan Bollé-ren betaurrekogile eskarmentua eta NBA-ko jokalari den Tony Parker -en arteko elkarlana ederki mamitu den.

Lankidetza honen emaitza batez ere haur eta gatzetxoei zuzenduriko kirol betaurreko sail koloretsua da. Badira, hala ere, nagusientzat tamaina aldetik egokiak diren modeloak, baina gehienak haur eta gaztetxo kirolarientzat aproposak dira.

 

Bollé Sport Protective kirol betaurrekoak Bollé-ren teknologia propioei esker sortu da

SAS: Shock Absortion System

Prozedura industrial honen bitartez material gogor bat beste material malgu batekin batera injekta daitezke: honela material gogorraren erresistenzia eta malguaren babes eta isolamendu propietateak ederki konbina daitezke. Prozesu honetan ez da inolako kolarik erabiltzen, honela euskarriaren iraunkortasuna eta hipoalergenia bermatzen dira.

Dentsitate Handiko Polikarbonatoa

Bollé Sport Protective euskarrietan kalitate goreneko polikarbonatoa erabiltzen da malgutasun aparta, oreka ergonomiko eta maila goreneko erresistentzia duten betaurrekoak lortzeko

Platinum Tratamendua

Gune industrial eta militarretan erabiltzen den tratamendu honek gogortasun handiko marren kontrako babesa eta tratamendu antilurruna eskeintzen du Sport Protective lenteei dagokienez. Edozein ekintza fisiotan lausotzerik gabeko ikusmen gardena eskeintzen dute

Bollé Sport Protective sailaren aurkezpena

 

 

Bollé Sport Protective kirol betaurrekoak: saila

Bollé Sport Protective betaurreko sail osoa dagoeneko eskuragarri duzue optikan. Gogoratu modelo guztiak graduatu daitezkela, baina graduatu gabe ere erabili daitezke. Graduatu gabeak 99,00€ eta graduatuak 149,00€ -ko salneurria dute guztiek marren kontrako babesa eta tratamentu antilurruna dutelarik.

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!