ELURRERAKO MASKARAK

Muturreko baldintzen aurkako babesa

 

Elurra, naturan den elementuen artean begientzat eta ikusmenarentzat erronka handiena suposatzen duenetarikoa da. Bollé-k sortu duen Bolle-logoelurrerako maskara sailak eguzkiaren izpiengandik babestu ez ezik, gure begiak haizearengandik eta gerta dakizkiguken inpaktuengandik babestu eta beharrezkoa dugun mugimendu askatasuna, segurtasun eta erosotasuna eskeintzen digu. Munduko eskilari eta snowboardlari garrantzitsuenen artean askok Bollé elurretako maskarak aukeratzen dituzte arrazoi hauek direla eta.

Munduko txapelketa ezberdinetan irabazle izan diren hainbat kirolariekin lankidetzan, hala nola: Tessa Worley, Seth Wescott, Didier Défago, Marion Rolland, Alex Pullin, Pierre Vaultier edo Anna Fenninger besteak beste, Bolléren maskara saila egoera ezberdinetarako optimizatu eta produktua arrakastatsua egitea lortu dute, betiere maskara hauen prezioa kontrolpean mantendu dutela.

Hasieratik, Bollé maskara eta kaskoak ederki egokitzen zaizkit; oso erosoak dira. Nire begiak oso sentikorrak dira, eta horregatik argitik eta haize eta elurretik babes berezia behar dut. Bollé lenteak izugarri onak dira eta bereiziki Modulator teknologia dut gustoko, edozein argi egoerari egokitzen diren lenteak. 

Dominique Gisin - Suiza

Urrezko domina jaitsieran (Sochi 2014), 7 podium Eski Alpinoko Munduko Kopan

Entrenamendu nahiz txapelketetan munduko kirolari onenen kontra ari zarenean, badira kontutan hartu beharreko hainbat aldagai. Gauza bat argi da: ikusteremu hoberena eskeintzen didan maskara bat behar dut, gardentasun handiena eskeintzen duen lentea duela. Bolléren Emperor modeloa daramat beti nikerin, zehazki behar dudana eskeintzen didalako.

Seth Wescott - USA

3 aldiz irabazle/10 podium Snowboard Munduko Txapelketan. Vancouver (2010) eta Turineko (2006) Joko Olimpikoetan urreezko domina, La Molinako (2011) Munduko Txapelketan zilarrezko domina.

Bollé taldearen parte izatearekin hunkituta nago benetan. Berehala bere produktuen eta bere diseinuaren kalitatea estimatu ahal izan dut. Markako taldeak buru-belarri egiten du lan, benetan honek asko motibatzen nau kolaborazio berri honetan. Garbi dut babes onena eta ikusmen onena eskeintzen didan materiala dudala.

Anna Fenninger - Austria

Super Erraldoian urrezko domina (Sochi 2014), konbinatuan munduko txapelketa (Garmisch-Partenkirchen 2011)

Ikusi dugu nola aukeratu elurretako maskara egokia, Bolléren maskara sailak behar ezberdinei aurre egiteko balio duten modelo anitz eskeintzen dizkigu. Hauxe dugu sail honen bideoa:

 

BOLLÉ ELURRERAKO MASKARAK

3-8 urte

+6 urte

helduak: tamaina txikia-ertaina

Helduak: tamaina ertaina-handia

Honez gain Bollék ere kasko modelo ezberdinak eskeintzen ditu:

Betiko legez sail honi buruzko informazio osoa Bolléren webgunean duzue: Modelo guzti hauek eta beste batzuk dagoeneko optikan dituzue: zatozte probatzera. Azkenik Seth Wescott-en, bideo batekin uzten zaituztegu.

Zatoz optikara

Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.

Linazasoro Optika

Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!