Honelakoak dira Polaroid-en Ultrasight lenteak:
Ultrasight lente bakoitza 9 elementu ezberinez osatuta dago: erdian kokatutako polarizazio nukleoa eta alde bakoitzean banatzen diren beste 8 elementu. Hauexek dira:
- Polarizazio iragazia: erdian kokatuta.
- 4x UM iragaziak (2 alde bakoitzean) polarizazio iragaziarekin fusionatuta daude. UMA, UMB eta UMC izpiak iragazi egiten dituzte.
- 2x Inpaktuen aurkako xafla (1 alde bakoitzean) kolpeen aurkako eresistentzia bikoiztu egiten dute.
- 2x Marren aurkako geruza babesleak (1 alde bakoitzean): leiarraren azalean dauden geruza hauek marretatik babesten dute.
Polaroid betaurrekoen 10 abantaila:
Leiar polarizatuen hainbat abantaila beste bidalketa honetan ikusi dugu jada. Bereiziki, Polaroid eguzkitako betaurrekoen abantailak hauek dira:
- Islarik gabeko ikusmena: ia islen %100 iragazten dituzte
- Kontraste hobea: ikusmen zorrotzagoa
- Kolore Naturalak: koloreen perzepzio egokiagoa
- Begien neke sentsazio txikiagoa: begiek egin behar duten esfortzu txikiagoagatik
- %100 UltraMore babesa: erabateko UM babesa, UM-A, UM-B eta UM-C erabat iragazten ditu.
- Goi mailako optika: Thermofusion™ teknologiari esker, edozein kurbadurako leiarrak lor daitezke distorsiorik gabe
- Gogorrak: Marren aurkako bi geruzek leiarra babesten dute
- Iraunkorrak: segurtasun proba ezberdinak gainditu behar izan dituzte
- Arinak: leiarrak zein euskarriak ere materiak arinez eginda daude
- Aukera zabala: bildumak modelo asko eskaintzen ditu zure gustokoa aurki dezazun.
Honela ikusten da Polaroid eguzkitako betaurrekoekin
Islarik gabeko ikusmen garbi eta erosoa eskeintzen dute Polaroid betaurrekoek.
Polaroid eguzkitako betaurrekoen galeria
Polaroid eguzkitako betaurrekoak: beti polarizatuak!
Polaroid saileko eguzkitako betaurreko guztiek lente polarizatuen abantailak eskeintzen dituzte. Hemen duzu gainera, Polaroid betaurrekoei buruzko webgunea
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Gure eguzkitako betaurreko markak
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español