Cébé
Abenturazaleentzat babes onenaCébé kirolerako eguzkitako betaurreko ekoizleen artean ospe handiena duenetarikoa da. 1892 urtean Frantzian sortutako etxe hau hasieratik egon da alpinismoari lotuta. Bidean, eremu honetan izan diren hainbat teknologia ezberdinen garatzaile izan da kirolari mitiko ezberdinen kolaborazio estuak direla medio: hauen artean Walter Cecchinel edo Ingemar Stenmark, adibidez. Gaur egun, Cébé kirolari handi eta elkarte ezberinei bere babesa eskeintzen die – hala nola Edurne Pasaban edo Kataluinako Alpinismo eta Eskalada Elkartea – eta goi mailako kirolari ezberdinekin elkarlanean dabil (atletismoa, eskia, freeride, BTT, triatloia) produktu berritzaile, eraginkor eta estetika bereizgarria dituzten betaurreko eta babes elementuak sortzeko. Gainera, hainbat ekimen solidario martxan jarri ditu, reto-cebe.com adibidez.
Cébé eguzkitako betaurrekoen bilduma hiru sorta ezberdinetan banatzen da:
SporTech
Kirolarien beharretarako babes konponbide espezifikoak
SportActive
Eguneroko abenturetarako eguzkitako betaurrekoak
Junior
Esploratzaile txikientzako eguzkitako betaurrekoak
Cébé Euskarri Teknologia
Cébé euskarriek doikuntza eta erosotasuna hobetzen ditutzten hainbat sitema ezberdin dituzte. Adibidez: luzera ezberdinetara egokitu daitezkeen hagatxoak, alboetako babes leihatila ezkutagarriak, zubia bi posizio ezberdinetan doitzeko aukera ematen duen sistema, edota bi materialez egindako umeentzako armazoia: barnekoa bigun eta erosoa eta kanpokoa erresistentzia handiko Grilamida® -z eginikoa, etab…
SymbioTech
V eran diseinatutako hagatxoek betaurrekoaren egonkortasuna hobetzen dute
Islen aurka
Barrukaldetik islen aurkako tratamentu eraginkorra duten lenteak
Graduatu itzazu
Barrukaldetik jarri daitekeen klip baten bitartez graduatzeko aukera eskeintzen dute
Alboko Babesak
Alboetatik datorren argitik babesten duten babes sistema desmuntagarria edo integrala
Zubi egokigarria
Zubia posizio ezberdinetan jarri daiteke sudurrari hobeto egokitzeko
Labaingaitzak
Material labaingaitzei esker betaurrekoek hobeto heltzen dute eta egonkorragoak dira
Trukagarriak
Ordezko lente parea dakarte: lente ezberdinak erabiltzaileak erraz alda ditzake
Zinta
Hagatxoen muturrek zinta elastikoak erraz egokitzeko prestatu dira
Cébé lenteen teknologia
Cébé lenteek ere gure begientzat abantaila ezberdinak eskeintzen dizkigute. Iragazi kategoria ezberdinetan, badira IG erradiazioa (InfraGorriak bero sensazioaz gain begian bestelako arazoak sor ditzaken erradiazio mota dugu) iragazten dituzten lenteak, lente fotokromatikoak (beren kolorea argitasunaren araberan aldtzen dutenak) eta argi izpi urdin kaltegarriak iragazten dutenak ere.
Kat. 3 Polarizatua
Kat 3 teknologia Polarizatudun lenteak
Kat. 3 Izpi urdinak
Izpi urdin kaltegarriak iragazten dituzten Kat.3 lenteak
Kat. 4 - Cébé 2000
Mendirako bereziak diren Kat. 4 lenteak
Kat. 1-3 Aldakorra
Automatikoki beren kolorea egokitzen duten lenteak
Gure optikan aurki ditzakezun Cébé betaurrekoen galeria
Zatoz optikara
Gure optika Donostian aurkituko duzu: Mandasko Dukearen Pasealekua, 51, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Tabakalera eraikinaren parean, Egia auzoan.
Linazasoro Optika
Duque de Mandas, 51 Bajo. 20012 Donostia-San Sebastián
Gure eguzkitako betaurrekoen markak
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español