Zure gailu digitalez gozatzen laguntzen dizuten lenteak dira Eyezen lente berriak.
Eyezen™ lenteak zure begiak babestu eta gailu digitalek sortzen duten nekeari aurre egiten dioten lenteak dira. Honela, axola zaizkizun ekintzak egin ahal izango dituzu lasaitasun osoz.
Goi mailako teknologiari esker sortutako lente hauek 20 eta 50 urte arteko helduei zuzentzen zaizkie zeinetan eguneroko lana edota aisian ordenagailua, telefonoa eta tabletaren erabilera kontutan hartu diren.
Gailu hauek dira, bereiziki, gure begiei esfortzu handiagoa eskatzen dietenak eta ikusmenaren nekea sortarazten digute egunero. Gainera, lehenago ikusi dugun bezala argi urdin jario nabarmena dute.
Ondorioak argiak dira: pantailek paperak baino askoz gehiago nekatzen dituzte gure begiak.
Honen zergatia anitza da:
- Alde batetik, gailu digital hauek ezohiko distantzaiara heltzen ditugu. Adibidez: gure begietatik telefonora dagoen distantzia, liburu edo egunkariara dagoena baino askoz txikiagoa da. Oso hurbileko distantzia hauek esfortzu handiagoa eskatzen digute.
- Esfortzu hau etengabekoa da egunean zehar: helduen artean %60, 5 orduz edo gehiagoz aritzen dira gailu digital hauen aurrean.
- Hauen aurrean hartzen dugun jarrera ere ezberdina da: ez bakarrik distantzia, baita buruarekiko angelua are.
- Pantailen berezko distirak ere gehiago nekatzen gaitu.
- Pantailako karaktereek, batzuetan oso txikiak, gure begiek egin behar duten esfortzua handitzen dute.
- Argi urdin-moreak halaber, gure begien nekea handitzen du.
Arazo hauei aurre egiteko Eyezen lenteetarako teknologia hauek sortu behar izan dituzte: EyeZen focus eta Light scan.
Zure begietarako baltsamoa
Eyezen Focus teknologiari esker, adin tartea kontuan hartzen duen potenzia-banaketa (graduazioa) ematen zaie. Gazteagoek laguntza gutxiago behar izaten dute eta helduagoek gehiago.
- Abantaila nabarmena lortzen da gailu digitalak erabiltzeko garaian fokuratzeko egiten diren esfortzua gutxituz.
- Gailu hauen bereizitasunak kontuan hartzen ditu: distantzia, buruarekiko angelua, graduazioa eta adina.
Argi urdinetik babesten zaitu
Crizal prevencia tratamenduarekin batera, Light scan iragaziak argi urdin arriskutsua iragazten du selektiboki:
- Pantailako islak nabarmen murrizten ditu.
- Kontrastea hobetu egiten du, ikusmen erosoagoa lortuz.
- Erradiazio arriskutsuez babesten laguntzen du eta begien zahartze pozesu goiztiarra sahiestu.
Laburpen gisa, Eyezen lenteak egunero eramateko moduko lente graduatuak dira, ikusmen nekea arintzen dute eta pantailetan agertzen diren karaktere txikiak irakurterrezagoak egiten ditu. Gainera, tratamendu berriei esker, argi urdina iragazten dute eta zure begien osasuna mantentzen lagungarriak dira.
Orain eskeintza bikoitza duzue EyeZen lentetan: 50€ merkeago ala eguzkitako lenteak opari
Eskeintza bakarra, ez: bi ditugu EyeZen lenteaz gozazu dezazuen
50€ ko deskontua EyeZen lentetan
EyeZen eskeintza webgunean izena eman eta zuen e-postan jaso ahal izango duzue 50€ ko agiria bidaliko dizuete etxetik gertu duzuen optikan ordaindu ahal izateko. Sustapen hau 2017ko Uztailaren 30 arte baliagarria da.
Eguzkitako lenteak opari
Orain, Crizal Prevencia tratamendu babesgarria duten zure EyeZen lente berriekin batera, graduazio berdineko eguzkitako lenteak opari ereman ahal dituzu. Eskaintza hau 2017ko Abenduaren 31 arte indarrean egongo da.
Galde iezaguzu eta zalantzak argituko dizkizugu: zatoz bisitatzera!
Gure ordutegia:
[mbhi_hours location=”Donostia” output=”table”]
Zatoz optikara!
Linazasoro Optika
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español
Iruzkin berrienak