Transitions Xtractive lenteak ezagunak ditugun Transitions Signature (lehen transitions VII) lente saila osatzen dute. Bi lente hauek bereizitasun asko partekatzen dituzte:
- Beren kolorea ingurunean dagoen argitasunera moldatzen dute automatikoki ilunduz eta argituz
- Ultramoreen %100 iragazten dituzte
- Lente mehe eta erakargarriak
- Erresistentzia handikoak
- Arinak
- Kolore ezberdinetan eskuragarri daude: marroi, gris eta berdean

Hala ere, hainbat gauzetan desberdinak dira:
Transitions Signature eta Transitions Xtractive lenteen arteko desberdintasunak
Argitasun baldintza ezberdinetan Transitions Xtractive lenteak Transitions Signature baino ilunagoak suertatzen dira. Honen zergatia zeran datza: UM izpiez gain (Transitions Signature-ren kasuan bezala) Xtractive lenteak argiak ere ilundu egiten arazten ditu. Segidan duzuen grafikoak baldintza ezberdinetan duten kolorea irudikatzen du: gogoratu lente hauek hartzen duten kolore zehatza hainbat faktorek baldintzatzen dutela, hala nola: argia zuzenekoa edo islatua den, argiaren norabidea, tenperatura, etab... hala ere zein kolore hartuko duen gutxi-gora-beherako ideia bat ematen digu.
Transitions Signature
Barrukaldean oso lente argiak dira, ia guztiz gardenak. Kanpoaldean, aldiz, kolore ilun samarra hartzen dute. Azkenik, kotxearen barruan oso kolore argia izaten dute. Barra ilunek lentearen kolore kopurua irudikatzen dute:
- Barrukaldean
- Kanpoalde argitsuetan
- Kotxearen barruan
Transitions Xtractive
Barrukaldean oso lente argiak dira. Kanpoaldean, berriz, erraz iluntzen dira; azkenik, kotxearen barrukaldean tarteko kolore erosoa hartzen dute. Barra ilunek lentearen kolore kopurua irudikatzen dute:
- Barrukaldean
- Kanpoalde argitsuetan
- Kotxearen barruan
Beste era batera jarrita, Transitions Signature eta Transitions Xtractive artean dagoen kolore aldea honelakoa izango litzateke:

Eguneroko bizitzan honako itxura izango lukete Transitions Xtractive lenteek argitasun baldintza ezberdinatan:

Barrukaldean
Oso kolore argi eta erosoa

Kanpoaldean
Kolore ilunak kanpoaldeko argitasunetik babesten lagunduko digu

Gidatzen
Xtractive lenteak kotxearen barruan ere ilundu egiten dira eta gidatzeko oso gomendagarriak dira
Zeinentzat gomendatzen ditugu Transitions Xtractive lenteak?
Transitions Xtractive lenteek erosotasun handiagoa eskeintze diete:
- Kanpoaldean denbora asko iragotzen dutenei
- Gidatzen denbora asko igarotzen dutenei
- Argiarekiko oso sentiberak direnei
Honela, Transitions Xtractive lenteak argiarekiko sentikortasun handia dutenentzat edota kanpoaldean edo gidatzen denbora asko pasatzen dutenentzat oso gomendagarriak dira.
Bestela, behar hauek ez dituztenentzat Transitions Signature lenteak aukera orekatuagoa suposatzen dute. Eta zuretzat, zeintzuk dira komenigarriagoak: Transitions Signature ala Transitions Xtractive?
Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago:

Iruzkin berrienak