Asko dira kiroletako jardueraren bat noizean behin edo erregularki egiten duten pertsonak. Eta kirol jarduera hauek arropa eta oinetako berezien erabilera ezinbestekoa den moduan begiei ere dagokien babesa eta ikusmena eskeiniko dieten produktuen erabilera oso garrantzitsua da. Batetik, lor dezakegun errendimendurik altuena lortze lagunduko digulako eta bestetik beharrezkoak diren erosotasun eta babesa eskeiniz, orain eta aurrerantzean izan ditzakegun lesioak saihesten laguntzen digute.

Txirrindularia

Txirrindulariek, beste kirolzaleek bezalaxe, arropa, oinetako eta betaurreko bereziak behar dituzte.

Guztiok dakigu zein garrantzitsua den ikusmen egokia edozein kiroletarako. Hala ere, askotan ez gara konturatzen jarduera batzuek dituzten arrisku zehatzak, ez eta espezifikoki horretarako diseinatutako materiala denik ere. Azken urteetan ikusi dugun begiko lesioen gorakada ezjakintasun honen lekuko da. Kasu gehienetan lesio hauek saihesgarriak dira material produktu egokiak erabiliz.

Horrexegatik, bada, banatzile bezala aspalditik VerSport etxearekin dugun erlazioan pauso bat haratago jo dugu eta VerSport Kiroletako Optikako Kontzesionario Ofiziala gara 2012ko irailetik hasita, Donostian lehena.

Igerilaria

Igerilarien behar zehatzak asetzen dituzten betaurrekoak eskeintzen dizkigu VerSport-ek, graduatuak edo graduaziorik gabeak.

Horrek esan nahi du VerSport-eko sail osoa eskura izango duzula gure optikan eta beraz, txirrindulatzitzarako, zein futbolerako edota igeriketarako behar dituzun betaurrekoak, besteak beste,  graduatuta edo graduazio gabeak bertan ditugula ikusgai. VerSportek kirol bakoitzerako egokitutako produktuak eta esperientzia goi mailakoa da eta betaurreko guztiak graduagarriak dira!

VerSport bilduma osoaren argazkiak ikusi ahalizango dituzue hemen.

Edozein izanda ere zure kirola, behar dituzun betaurrekoak ditugu.

Artikulu hau beste hizkuntza honetan eskuragarri dago: Español

Pinterest-en pineatu ezazu

Aldiz partekatuta
Parteka ezazu!